HABENET hasiera
  IKASLEAREN GUNEA HIZTEGIAK ARAU ETA AZALPENAK INFORMAZIOA 

Murgilduz

1. ikasgaia

2. ikasgaia

3. ikasgaia

4. ikasgaia

5. ikasgaia

6. ikasgaia

7. ikasgaia

8. ikasgaia

9. ikasgaia

10. ikasgaia

11. ikasgaia

—Biztanleriaren bilakaera EAEn

—Irakurri aurreko hipotesiak

—Irakurtzeko testua

—Deklinabidea: noiz, noiztik, noiz arte

—Zenbakietatik zifretara

—Ordua zenbakitan

—Orduak idatziz

—Herrietako jaiegunak

—Non, Norengan, Nondik, Norengandik

—Udal inprimakia euskaratzen

—Udal hiztegia

—"Euskara jakitunak bai, baina hiztunak?" testua entzun ahala osatu

—Ezin aparkatu: Idazlana

—Eratorpena: leku eta joera adierazten duten atzizkiak:

—Esanahiaren arabera osatu

—Esaldien testuinguruan jarri

—Aurkakoak parekatu

 

 

Murgilduz > 11. ikasgaia > Ezin aparkatu > Idazlana

 

Idazlana

Irakurri Kike Amunarrizen txistea, ondoren egin beharko duzun lanera girotzeko.

 

Ezin aparkatu

 

Madrilgo Moncloako jauregiaren aurrean utzi nahi zuen autoa gure gizonak. Guardia etorri zitzaion.

— Barkatu, baina laster ministroak irtengo dira eta ezin dezakezu hemen utzi autoa.

— Berdin da, gizona, herenegun jarri nion antirroboa.

 

AMONARRIZ, K: (1983) Arpa jotzen,
ARGIA liburutegia, 105 or

 


 

Elkarrizketan pertsonaiek, kasu honetan guardiak eta txoferrak, esaten dituzten hitzak ematen ditugu. Pertsonaia bakoitzak esaten duena bereizteko marra bat (—) jartzen da hasieran. Hori kontuan izanik, bi pertsonaien arteko elkarrizketak asmatu eta idatziko dituzu. Horretarako, aukeratu segidan datozen egoeratatik elkarrizketarako gai bezala gehien gustatzen zaizuna. Egindako lana zuzentzea nahi baduzu, e-postaz bidal iezaguzu.

1. egoera: Autoa bigarren lerroan utzi duzu presakako eginbeharra zenuelako. Zure ustez, bizkor ibili zara, baina beste norbait ere ez da lotan egon. Zu ateratzerako udaltzaina isuna jartzen ari zaizu. Korrika hurbiltzen zatzaizkio. Ez alferrik!... Idatzi bion artean sortutako elkarrizketa.



2. egoera: Auto batek argi gorriz pasa du semaforoa. Poliziak ikusi egin du, geldiarazi eta jenio bizian joan zaio. Isun-txartela atera eta betetzen hastera doa Autotik emakume patxaratsu batek erantzuten dio. Idatzi bien arteko elkarrizketa.



3. egoera: Lehenagoko bera, baina polizia lasaia eta emakumea piperra baino biziagoa...



Zure izena eta e-posta helbidea:


 

 

<< Aurrekoa     Hurrengoa >>