Murgilduz
1. ikasgaia
2. ikasgaia
3. ikasgaia
4. ikasgaia
5. ikasgaia
6. ikasgaia
7. ikasgaia
8. ikasgaia
9. ikasgaia
10. ikasgaia
Lehen laguntzak
Istripu bakoitzari bere izena
Haurren arteko istripuak
Irakurri aurreko hipotesiak
Irakurtzeko testua
"Lucha contra el piojo", itzultzeko testua
Medikua makilaka
Moliere antzezlea
Eratorpena: -tegi, -ti, -aga, -eta, -arte...
Aukeratu atzizki egokia
Elkarlotu eta hutsuneak bete
Parekatu zutabeak
Sail berekoak bereizi
Osatu taula
Euskaratu
Aukeratu
Bizitzaren defentsan
Ordenatu testu-zatiak
Esaera zaharrak: osasuna
"Aurrerapen ikaragarria medikuntzan"
Irakurtzeko testua eta hiztegia eta egiturak landu
Deklinabidea: Noraino
Noraino moztu zioten hanka?
Parekatu
"Balitz eta bazan, biak elkarrekin kazan". Baldintza
Irakurtzeko testua: "Ametsak"
Balizko ametsak
Ospitaleko zuzendariari eskutitza
11. ikasgaia
Murgilduz > 10. ikasgaia > Bizitzaren defentsan > Ordenatu testu-zatiak
Ordenatu testu-zatiak
Hemen dituzu testu baten sei zati irakurtzeko. Zatiak ordena aldatuta ematen zaizu. Beraz testua ordenatu beharko duzu.
Bizitzaren defentsan
1 2 3 4 5 6 . zatia
XVII. mendean Leeuwenhoek holandarrak mikroskopio arrunt batez ikusi ahal izan zuen, bazirela xomorro txiki-txiki batzuk soinaren zenbait zatitan bizi zitezkeenak. Eta honela eman ziren lehen urratsak gaitzen ezagutzan.
Aurkipen handi hori eginik ere, urte askoz oraindik, xomorro haiek beren gisa eta aurrekorik gabe sortzen zirela uste izan zen. Zera, soin usteletan arrak eta bakteriak beren gisa sortzen zirela, igelak eta zapoak ere aintziretako lohietan sortzen zirela. Beranduago, ordea, agerian gelditu zen uste horren funtsik eza, bizidun guztiak beste bizidunen batetik sortzen zirela baieztatzean. Eta honela hasi ziren bilaketa batzuk XIX. mendean burutuko zirenak; Louis Pasteur delakoak azaldu baitzuen, bakteriak ere bizidun xomorro apur horiek beste bakteria bizidunen batetik sortzen direla. Beraz, gaitz kutsagarri hauen aurka borroka egitekotan, nahitaezkoa zen gaitza batetik bestera igarotzen zuten bakteria eta mikroxomorro horien erdibitze eta ugaltze ikaragarri hori nolabait galaraztea eta eragoztea. Horrela jaio zen kutsagabelogia. Eta orduz gero, sendakuntz aurkipenak ustekabeko mailetara iritsi ziren. Posible baita edozein pertsona gaitz baten kontra kutsagaitz egitea, gaitz hori sortzen duen mikrobioa aislatu eta dosi txikitan pertsonari sartuz. Honela sortu ziren txertoak: nafarrenaren, amorruaren, malariaren, bularreriaren txertoak.
Katon, Erromako politiko sonatuak, sendagileetatik ihes egitea kontseilatzen zuen beti. Baina, urte batzuk geroago, bizibide horrek izen handia hartu zuen, eta enperadore bakoitzak bat edo gehiago izaten zuen berekin. Haien artean, Galeno bereizi zen. Gure egunak arte iraun du Erromako esaldi famatu hark: "Mens sana in corpore sano" (Buru osasuntsua soin osasuntsuan).
Erromako inperioa erori ondorean, arabiarrak izan ziren sendakuntzan goi mailan jardun zirenak. Haien aurrerapenak sakonak izan ziren, eta musulmanen Espainia hartan, sendakuntza ikasketan ematen zituzten eskolak hamazazpi izateraino iritsi ziren. Sendagile musulman guztien artean Avicena izan zen famarik handienekoa; medikuen printzea deitua izan zen eta "Canon" deritzana idatzi zuen. Liburu hau Europako sendakuntza eskola guztietako ikasbidea izan zen hamazazpigarren gizaldi arte.
Erdi Aroan izurriteek sekulako hilketak sorrarazten zituzten jendetzatan. Garaiko jakintza ahulegia zen giza bizitza zaintzeko, sendagileak, odol ateratzea eta alferrikako belar-ura ematea besterik ez zezaketen egin. Baina istilu eta gaitzaldi ikaragarri hauen ondorean, sendakuntza asko aurreratu zen, eta gaitz kutsagarrietan "izpiritu gaiztoak" zerikusirik ez zeukatela agerian gelditu zen.
Ulertu zuten, azkenean, gaixo zegoenak zer edo zer harrarazten ziola osasuntsu zegoenari.
Hala ere, gaixoen biziari iraunarazteko borrokatzen ziren antzinako sendagile edo mediku haiek zigorketarik handienen arriskuan ziren. Mesopotamia-n Hammurabi-ren kodigoan agindu harrigarriak ematen ziren: Begietako bekatsuak brontzezko labanaz ireki behar ziren. Eginkizun horrengatik sendagileak zilarrezko hamar siklo eska zezakeen. Baina gaixoak ebakuntza ondorean begia galtzen bazuen, sendagileari eskuak moztu behar zitzaizkion.
Hortaz gainera, jainkoak ez ziren oso atseginak izaten sendagileekin. Grezia-ko kondaira batek dionez, Eskulapio-k sendaketa harrigarriak lortzen omen zituen. Hainbestekoa zen haren jakinduria, non Pluton, Infernuetako jainkoa, haserretu egin zen; gero eta jende gutxiago zihoalako alderdi ilun haietara. Pluton-ek jainko guztien aita zen Zeus-i agertu zion bere arazoa, eta hark tximista bota eta hil egin zuen medikua.
Ipuin honen atzean, zalantzarik gabe, bere jakinduriagatik famatua izan zen egiazko sendagile baten historia dago; hura hil ondorean, herri-irudimenak guztiz aldatua. Baina,beti ere, Eskulapiongandik, betiko sendakuntzaren ikur bezala, hark erabiltzen zuena gelditu da: makila batean bihurritzen den sugea.
Oinazea ulertu eta gainditu nahiak, Harri Aroko gizakiari, gaitza jainkoen zigorra zela sinestarazi zion. Eta bere gaitza sor zezakeen hura gurtzen hasi zen. Dena dela, goiko jaunei zuzendutako eskariez gainera, gizonak bere zauriak belarrez estaltzen zituen, sukarra ur hotzezko oihalez arindu, bere herrena makila batez gutxitu... Esperientziak erremedio asko sortu zuen, nahiz askotan alferrikakoak izan. Herodoto historialari griegoak esaten duenez, Babilonia-n gaixoak enparatzatara eramaten omen zituzten, han bakoitzak bere gaitza esan zezan. Han zegoenen batek, berak ere zantzu bereko gaixotasuna sufritu zuela ikustean, sendatzeko zer egin zuen esaten zion.
Lehenengo bizilekuak eta, ondoren, uriak sortu zirenean, gaitzei gogor egiteko beharra handitu egin zen. Honela, ba, berehala agertu zen sendagilea, nahiz gaurko sendagilearen antz handirik ez izan. Garai haietan sendakuntza erlijioari estuki loturik zegoen. Halere, egiptoar apaizek sendakuntzako jakinduria garrantzitsu samarrak lortu zituzten. Hilen Etxeko apaizek hiltzen zirenak "enbaltsamatzeko" eginkizuna zuten; hango erlijioak zioenez, arimak iraun zezan, nahitaezkoa baitzen soinak ere irautea. Ihardunpide honek giza-anatomiaz ezagutza handiak eman zizkien apaizei. Eta medikuntza laster, eginkizunik errespetagarriena bihurtu zen; ebakuntza zailak egin ziren; drogak eta sendabelarrak ere erabili zituzten.
Aurkipen handi horiek sendakuntza jakintza benetan zaila bihurtu zuten, benetan konplexua. Sendagile askok aurkipen eta asmakizun hauetan diharduen bitartean, beste asko jakintzaren arlo bereizi bakoitzean saiatzen da. Bakterien aurkako borrokan lortutiko aurkipenik handiena eta garrantzitsuena, berriz, Alexander Fleming biologo ingelesak 1928. urtean, lortu zuena da. Aurkitzaileak berak penizilina izenaz bataiatu zuen. Ontto batek duen bereizitasunez baliatzen den produktu horrek desegiten ditu aurkitzen dituen mikrobio gaizkigilerik gehienak.
Gaur egun, sendakuntzak, gaixo diren soinak beren onera ekartzeko dituen bitartekoak anitz dira. Zirugiak organo-txertakuntza harrigarriak egiten ditu, laborategiek maiz sortzen dituzte botika berriak; elektro-industria eta atomo-asmaketek ere gaitzen aurkitze eta borrokan laguntza handia ematen dute; sendakuntza esperimentalak, berriz, sendabide berriak aurkitzen ditu... Eta horrek guztiak giza-bizimoduaren irautea luzatu egin du.
Kos-ko Hipokrates griegoa, Kristo aurreko 460.urtean jaioa, sendakuntzako aita bezala hartzen da. Hipokrates-ekin, sendatzeko jakintzak zientzia ez zirenetatik bereizi ziren. Sendagileak, gaixoa sendatu nahi baldin bazuen, honen alboan egon beharra zeukan: zantzu guztiak ikusiz, gaitza ezagutzera iritsi zedin. Hipokrates-ek medizinari buruzko ehun liburu baino gehiago utzi zuen, horien guztien egilea bera ote den ez baldin badakigu ere. Hipokrates-en teoriak, giza-soineko lau salda edo humor direlakoetan oinarritzen ziren: odola, zorna beltza, zorna horia eta gesala. Salda edo humor hauek ekilibrioan zeudenean, pertsonak osasunik bazuen. Baina horietako bakarren bat gehiegitzen edo gutxiegitzen bazen, gaitza sortzen zen. Teoria honen akatsak alde batera utzirik, Hipokrates-i zor zaizkio lehendabiziko gaiso historioak, diagnostikoaren beharra eta janari osasuntsu eta aire garbiaren beharra. Kondairak ipuin harrigarriak sortu zituen Hipokrates-en inguruan ere. Esaten zen, ehun eta lau urte bizitu zela, eta hil zenean haren hilobiaren gainean, erlauntza bat sortu zela, eta haren eztiak sekulako sendagarritasuna zuela.
Hipokrates-en ondorean, Grezia-n zenbait sendagile talde sortu zen: batzuk Hipokrates-en irakatsiei jarraituz; besteak, berriz, esperientzian bakarrik oinarritzen ziren. Grezia-ko medizina edo sendakuntza izan zen urte askotan mendebal aldeko garrantzitsuena. Erroma zabaltzen hasi zenean, Greziar sendagileek arrakasta handia ukan zuten herrialde gaztean. Halere, orduan, sendakuntza giharduna txartzat eta esklabuen lanbidetzat hartzen zen. Ez zen Erroman horretan aritzeko gogorik, eta Erroman lan egin zuten Grezia-ko lehendabiziko sendagileek laster irabazi zuten herriaren mespretxua.
Bizitzaren defentsan Munduan zehar enziklopedia, 7 alea. "Aurkipenak" Alea. Edic. Vascas. Donostia, 44-47 orr.