HABENET hasiera
  IKASLEAREN GUNEA HIZTEGIAK ARAU ETA AZALPENAK INFORMAZIOA 

Murgilduz

1. ikasgaia

2. ikasgaia

3. ikasgaia

4. ikasgaia

5. ikasgaia

6. ikasgaia

7. ikasgaia

8. ikasgaia

9. ikasgaia

10. ikasgaia

—Lehen laguntzak

—Istripu bakoitzari bere izena

—Haurren arteko istripuak

—Irakurri aurreko hipotesiak

—Irakurtzeko testua

—"Lucha contra el piojo", itzultzeko testua

—Medikua makilaka

—Moliere antzezlea

—Eratorpena: -tegi, -ti, -aga,
-eta, -arte...

—Aukeratu atzizki egokia

—Elkarlotu eta hutsuneak bete

—Parekatu zutabeak

—Sail berekoak bereizi

—Osatu taula

—Euskaratu

—Aukeratu

—Bizitzaren defentsan

—Ordenatu testu-zatiak

—Esaera zaharrak: osasuna

—"Aurrerapen ikaragarria medikuntzan"

—Irakurtzeko testua eta hiztegia eta egiturak landu

—Deklinabidea: Noraino

—Noraino moztu zioten hanka?

—Osatu taula

—Parekatu

—"Balitz eta bazan, biak elkarrekin kazan". Baldintza

—Irakurtzeko testua: "Ametsak"

—Balizko ametsak

—Ospitaleko zuzendariari eskutitza

11. ikasgaia

 

 

Murgilduz > 10. ikasgaia > Moliere antzezlea

 

Dagozkion azpitituluak ezarri

Medikuaren irudia antzezlan askotan azaltzen da. Moliere frantsesak ere badu obra bat Le maladie imaginaire izenekoa. Egile horren bizitzako xehetasunak ematen zaizkizu ondoren. Testuan agertzen diren hitz beltzetan klik eginez gero, hitz horien esanahia emango zaizu. Bestalde, hemen dituzu bere bizitzako une batzuen laburpenak, artikuluaren azpitituluak direnak. Jarri itzazu horretarako utzi ditugun hutsuneetan.

 

Moliere antzezlea

 

Antzezle batzuek esana da: "Nik antzezten ari naizela hil nahi dut". Molière antzezlea ez zen horrela hil, baina ez zen urruti ibili. Le malade imaginaire (Ustezko gaixoa) antzezten ari zela gaizkitu eta oren gutxira hil zen 1673ko otsailean. Orain dela 325 urte zendu zen, beraz. Lur bedeinkatua ukatu egin nahi zioten. Zer egin zuen, bada, sendi burges batean jaiotako tapizgile baten seme hark?

Zango politak zituela, fama horixe zuen emakumeen artean.

Molière edo Jean-Baptiste Poquelin jaio zenean, Luis XIII.a zen errege Frantzian. Aita erregearen tapizgilea zen, eta erregearen hurbileko laguntzailea. Eta, ondo bidean, lan horri helduko zion Jean-Baptistek ere. Baina bide eroso hori laga, eta beste bat hartu zuen paristarrak, bihurriagoa: antzerkiarena.

 

Jesuitekin ikasten ari zela, beste antzerkizale batzuk ezagutu zituen: Contiko printzea, Molière-ren babesle bihurtu zena gerora, François Bernier —artean ez zen sendagile— eta Bergerac-eko Cyrano. Tabarin izeneko komikoak Parisko Pont Neuf-etik gertu zituen emanaldiak, eta txoratzen egoten ziren hari begira, txiste gordinak entzuten eta, Jean-Baptiste eta bere lagunak. Artean ez zen Molière. Izen hau zuzenbide-ikasketak bukatu zituenean hartu zuen. Eta izen berriarekin batera lanbide berria: komikoa izango zen, komediantea. Eta lanbide horrek oso ospe txarra zuen garai hartan. Eta ez zituen gurasoak bazter-lotsagarri utzi gura. Horregatik izen aldatzea. Benetako Molière, berez, Polixena izeneko eleberri baten egilea zen.

 

Molièrek (Jean-Baptiste) Béjart sendiarekin egin zuen topo: antzezle profesionalak ziren, ospe kaskarrekoak oso, eta herriz herri ibiltzen zirenak antzezten. Molière saiatu zen sendi honekin antzerki talde sendo bat osatzen, baina porrot egin zuen. Taldea osatu zuen, baina sendoa ez. Dirua eskas eta zorrak soberan, orduan ere! Zor horiek espetxera eraman zuten Molière, eta handik irten zenean, beste talde batean sartu zen antzezten ibiltzeko. 1650ean taldeko zuzendari egingo dute. 13 urtez herri askotan arituko da, saltinbankiak ezagutuko ditu, titiriteroak...

1659an Les precieuses ridicules antzeztuko du, eta arrakasta itzela lortuko. Baina baita askoren ezinikusia ere. Goi-mailako jendearen satira egiten du antzezlan horretan. Molière ez zen antzezlea soilik, antzezlanak ere berak sortzen zituen, idazten. Antzezlanaren zuzendari ere bazen. Ordurako Luis XIV.aren babesa zuen. 1658an Louvren Nicomedes antzezten ari zirela erregeak aharrausi egin zuen bitan, eta azkenean loak hartu zuen. Molière, esan bezala, herriz herri ibilia zen, eta herrixketan arrakasta izandako antzezlantxo bat eskaini zion erregeari. Tripak lehertu beharrean egin zuen barre Luis XIV.ak lehendabiziko semea izan zuenean. Molière izan zela aitabitxi.

 

1660.ean Le cocu imaginaire taularatuko du, eta 1661ean Dom Garcie de Navarre. Azken obra hau porrota izan zen. Urte berean plazaratutako L'école des maris (Senarren eskola) piezarekin aldeko jarraitzaile eta kontrako etsai amorratuak sortu zituen. Lan horretan agure zahar bat neska gazte batekin ezkontzen da, edadean alde handia zuten. Beharbada, ordurako Molière mainteminduta zegoen Armande gaztearekin. Molière baino 20 urte gazteagoa zen neska. Eta etsaien ezinikusia areagotu egin zen 1662an L'école des femmes (Andreen eskola) eskaini zuenean, sinismen gabekotzat hartu zuten Molière, eta ahaidekeriazaletzat. Bestalde, ahaidekeria edo intzestu-kritika horiek Molièren ezkontzak ere indartu egin zituen. 1662an esposatu baitzen Armande Béjart-ekin. Susmoa zebilen Armande hori Molièren alaba zela. Ikerketek argitu dute ez zuela alaba, baina hori gerora jakin da, eta Molièren orduko etsaiak ez zeuden ikertzeko pronto, egurra eman nahi zioten, besterik gabe.

Baina Molièrek beharrean segitzen du. Alde batetik, lan handiosak prestatzen ditu erregearentzat, eta, bestetik, bere etsaiei antzerki-pieza batzuekin erantzuten die. Adibidez, Tartufo entzutetsuarekin. Hainbat jakintsuren ustez, Tartufo ikusita ezin da esan Molière erlijioaren etsai zenik, baina aldeko ere ez zen. Garai hartan bazen talde frantziar indartsu bat, elizkoia, eta jendea espiatzen ibiltzen zena. Talde hori kritikatuko du gogor Tartufok, baina bere etsaiek beste zerbait ikusi zuten: benetako sinismena eta sasi-sinismena parean jartzen zituela. Talde horrek Tartufo ez taularatzea lortuko du. Urte gutxiz, 1669an plazaratu baitzen berriro indar handiz.

 

1668ko L'avare antzezlanak, berriz, Harpagon protagonista onbidetsu eta zikoitzaren gainbehera islatzen du. 1669an Luis XIV.arentzat erdi-komedia erdi-balleta zen Monsieur de Porceaugnac egin zuen, eta Le burgeois gentilhomme, baina garaitsu horretan aspaldiko lagun min bat hil zitzaion, Madeleine Béjart. Molière bera ere gaixo zebilen, eta 1763an eztulka hasi zen oholtzan. Ikusleek obraren pasarte bat zela pentsatu zuten, atxeterren kontrako satira zelako antzezlana. Baina egun horretan bertan hil zen, ahotik odola bota ostean.

 

Halaxe izan zen. Komediante-lanbidekoak, ez horiek soilik, eskomikatuak zeuden, eta Saint Eustache-ko erretoreak ez zion lur eman nahi, Parisko apezpikuak, ordea, Luis XIV.a ez asaldatzeko, ez zuen onartu erretorearen nahia. Baina egun argiz ez lurperatzeko agindu zuen, eta ez egiteko hileta handiosorik, eta bi apaizekin bakarrik egiteko. Heriotza-agirian ere ez da ageri antzezlea zenik, tapizgilea baizik.

Molièren lanak hizkuntza askotara itzuli dituzte. Adibidez, Tomás Iriarte alegiagileak gaztelerara itzuli zuen XVIII. Mendean Le malade imaginaire. Eta aurten Espresiogunea taldeak Molière-ren antzezlan bat eskaini digu euskaraz: George Dandin, senar makilatua. Itzulpena X. Mendiguren beasaindarrak egin du. Belle Epoque pelikularekin Oscar saria irabazi zuen Fernando Fernan Gomezek ere aurten egin du Tartuforen bertsio bat antzerkirako. Gurean, orain urte batzuk beste Gomez batek, Manolo Gomez zuzendariak, Txotxongilo taldearekin eskaini zigun obra bera. Tartufo Paco Sagarzazu izan zen.

 

 

 

<< Aurrekoa     Hurrengoa >>