HABENET hasiera
  IKASLEAREN GUNEA HIZTEGIAK ARAU ETA AZALPENAK INFORMAZIOA 

Murgilduz

1. ikasgaia

2. ikasgaia

3. ikasgaia

4. ikasgaia

5. ikasgaia

6. ikasgaia

7. ikasgaia

8. ikasgaia

9. ikasgaia

10. ikasgaia

—Lehen laguntzak

—Istripu bakoitzari bere izena

—Haurren arteko istripuak

—Irakurri aurreko hipotesiak

—Irakurtzeko testua

—"Lucha contra el piojo", itzultzeko testua

—Medikua makilaka

—Moliere antzezlea

—Eratorpena: -tegi, -ti, -aga,
-eta, -arte...

—Aukeratu atzizki egokia

—Elkarlotu eta hutsuneak bete

—Parekatu zutabeak

—Sail berekoak bereizi

—Osatu taula

—Euskaratu

—Aukeratu

—Bizitzaren defentsan

—Ordenatu testu-zatiak

—Esaera zaharrak: osasuna

—"Aurrerapen ikaragarria medikuntzan"

—Irakurtzeko testua eta hiztegia eta egiturak landu

—Deklinabidea: Noraino

—Noraino moztu zioten hanka?

—Osatu taula

—Parekatu

—"Balitz eta bazan, biak elkarrekin kazan". Baldintza

—Irakurtzeko testua: "Ametsak"

—Balizko ametsak

—Ospitaleko zuzendariari eskutitza

11. ikasgaia

 

 

Murgilduz > 10. ikasgaia > Lehen laguntzak > Istripu bakoitzari bere izena

 

Istripu bakoitzari bere izena

Zenbaitetan, etxean nahiz kalean aurkitu ohi gara istripuren baten aurrean. Bestalde, denok dakigu zein garrantzitsua den momentuko laguntza egokia eskaintzea, baina, askotan ez dugu jakiten zer egin.

Hemen dituzu 10 istripuren ezaugarriak eta hauen izenak. 10 istripu hauei dagozkien izenak jarri behar dizkiezu. Hauek dira 10 istripuen izenak.

 

 

1. ISTRIPUA. —

Zer egin

  • Ez dadila beldur-izurik azal istripua izan duenaren inguruan. Laguntza eskatu.
  • Arnasa gelditu baldin bazaio, ahaleginak egin berriro ere arnasa etor dakion. Behatza ahoan sartu arnasketa mingainak edo beste zerbaitek oztopatzen dion ikusteko.
  • Odoljarioa baldin badu zauria lehenbailehen estali behar zaio. Zauria txikia bada, nahikoa izango da behatzarekin estaltzea.
  • Oztopo izan daitezkeen gauza guztiak ingurutik kendu.
  • Nonbaitetik atera ezinik baldin badago, lehenengo burua eta gorputza libratu.
  • Nonbaitera eramateko, besoak eta hankak gorputzari lotu behar zaizkio, ahal den geldiena egon dadin.

Zer ez egin

  • Larritu.
  • Istripua izan duenaren gorputza edo lepoa mugitu.
  • Jaten edo edaten eman.

 

 

2. ISTRIPUA. —

Sintomak

  • Zorabioa, dardarizo gogor eta mugimendu zakarrekin batera.

Zer egin

  • Gaixoa etzanda jarri. Hortz artean gauza gogorren bat sartu, mingainari kosk egin ez diezaion.
  • Arropak askatu (alkandora, gerrikoa eta abar).
  • Kalte egin ditzaketen tresnak kendu bere ingurutik.
  • Sendagileari deitu, atakea oso larria ez bada ere.

Zer ez egin

  • Larritu.
  • Ez heldu dardaraldian geldirik eduki nahian.
  • Erasoaldian leku batetik bestera eraman.
  • Edaten eman.
  • Arnasketa artifiziala.

 

 

3. ISTRIPUA. —

Sintomak

  • Konortea galtzea eta, kasu larrietan, bihotzaren gelditzea.

Zer egin

  • ·Arnasarik hartuko ez balu, ahoz ahoko sistemaren bidez berpizten ahalegindu.
  • .Bihotza gelditzen denean, bihotz aldea igurtzi. Berpizte-lanetan segitu harik eta sendagilea iritsi arte. Honek ahal den azkarrena etorri behar du.

Zer ez egin

(Digestioaren etendura itzurtzeko)

  • Otordu ugariak. Digestio-garaian bainatu edo ur hotzetan sartu.

 

 

4. ISTRIPUA. —

Zer egin

  • Izoztutako zatia ur epeletan sartu. Benda edo arropa garbiz estali. Oinazearen aurkako lasaigarriak hartu.

Zer ez egin

  • Kaltetutako zatia igurtzi eta are gutxiago elurrez.
  • Babak lehertu.
  • Sutondora hurbildu berotzera, sentsibilitaterik eza arrisku handikoa baita.

 

 

5. ISTRIPUA. —

Zer egin

  • Goata-mutur bat sartu sudurzuloan ur oxigenatuan bustita, ahal izanez gero.
  • Gaixoa gora begira etzan.
  • Bost hamar minututan estutu, baina leun, sudurrean kanpoko aldetik.
  • Gaixoa lasaitu eta aurpegia garbitu.
  • Odoljarioak segituko balu, sudurra estutuz, sendagilearengana jo.

 

 

6. ISTRIPUA. —

Zer egin

  • Zauria hoztu, alkoholetan edo uretan bustitako konpresen bidez.
  • Erredura, ukendu eta benda garbiz estali.
  • Analgesikoak eman eta sendagileari deitu.

Oso ohar garrantzitsua

  • Esku-ahurra baino handiagoko erreduretan sendagilearengana jo behar da segituan.

 

 

7. ISTRIPUA. —

Zer egin

  • Lehenengo argi-indarra kendu. Ahal ez balitz, gaixoa urrundu material isolatzaileak erabiliz (egurra eta goma).
  • Arnasarik gabe geldituko balitz, ahoz ahoko arnasketa egin, sendagilea iritsi arte.
  • Bihotza geldituko balitz, berriz, bular aldea igurtzi.

Zer ez egin

  • Ez jaso gaixoa besapetik helduta (izerditan egongo baita eta izerdia argi-indarraren eroalea baita).

 

 

8. ISTRIPUA. —

Zer egin

  • Kaltetutako zatiari ondo heldu eta atsedenean mantendu.
  • Zauriaren gainean jela-pusketaren bat edo jarri.
  • Sendagilearengana jo, erradiografia egin dezan.

Zer ez egin

  • Bendaz lotu eta are gutxiago estu. Zapi beroak jarri edo ur berotan busti.

 

 

9. ISTRIPUA. —

Sintomak

  • Sabeleko mina. Botalarria.
  • Odoljarioa ahoan edo eztarrian.
  • Pultsu azkarra. Izerdi handia.
  • Aurpegi morea.

Zer egin

  • Lehenbailehen erietxeren batera eraman gaixoa.
  • Bitartean, botaka egin dezan lagundu.

Zer ez egin

  • Bikarbonatoa hartu.

 

 

10. ISTRIPUA. —

Sintomak

  • Bular aldean min gogor eta bat batekoa.
  • Izerdia, zurbiltasuna, zorabioa.

Zer egin

  • Alkandora eta gerrikoa askatu.
  • Anbulantziari deitu, erietxera eraman dezan.
  • Arnasa hartu ezinik balego, ahoz arnasketa egin.
  • Goraka hasiko balitz, gaixoaren burua alde batera jira.

Zer ez egin

  • Jaikitzen utzi edota edaten eman.

 

 

 

<< Aurrekoa     Hurrengoa >>