HABENET hasiera
  IKASLEAREN GUNEA HIZTEGIAK ARAU ETA AZALPENAK INFORMAZIOA 

Murgilduz

1. ikasgaia

2. ikasgaia

3. ikasgaia

4. ikasgaia

5. ikasgaia

6. ikasgaia

7. ikasgaia

8. ikasgaia

—Oporretarako tokia aukeratzen

—Iragarkiak osatu

—Informazio gehiago

—Kanpin denda saltzeko iragarkia

—Algerian zehar

—Bertsoak irakurri/entzun eta ibilbidea osatu

—Deklinabidea: non, noiz, nola, norengan, norengana, norengandik...

—Ariketak

—Txisteak

—Oporretan

—Oporretako pasadizoak

—Lekuzko kasu bereziak

—A multzoa: gezien bidez elkarlotu

—B multzoa: gezien bidez elkarlotu

—C multzoa: gezien bidez elkarlotu

9. ikasgaia

10. ikasgaia

11. ikasgaia

 

 

Murgilduz > 8. ikasgaia > Algerian zehar > Bertsoak irakurri/entzun eta ibilbidea osatu

 

Bertsoak irakurri/entzun eta ibilbidea osatu

Ondoren dituzu Algerian zehar egindako bidaiaren inguruko 12 bertso. Bertso horien doinua ikusi eta entzuteko aukera izango duzu. Azkenik, ariketa bat ere proposatzen dizugu.

 

 

            —1—

Apirilaren hemezortzian

aurtengoz asteazkena

Aste Santuko oporraldiak

hasten ziren egun lena,

gauean Bilbon elkartutzeko

jarri genduan ordena

handikan hartu behar genduan

Madrila juateko trena.

 

            —2—

Ostegun goizez Madrilen ginen

gaua trenean egina

lo zurrunkaka batzuak eta

besteak egon ezina

Chamartindikan Barajasera

han hartzeko hegazkina

oraindik inoiz ez zuen igo

huraxe zan atsegina.

 

            —3—

Ordubete ta laurden batean

jaitsi ginan Argelian

egin genduan lenengo gauza

leku hartu hostalian

apari lege baten ondoren

bueltatxo batzuk kalian

hango alkolakin ezin euki

zirrosisik gibelian

 

            —4—

Argelen andrak ibiltzen dira,

izarakin estalita

moko zapi bat bandidoak lez

sudurretik zintzilika

gizonak txapel berezia ta

apaizen gisa tunika

umeak berriz kale erdian

baloi atzetik korrika.

 

            —5—

Hunkigarriak dira benetan

kortesia azaltzean

bi musu ematen dizkiote

beti masail bakoitzean,

ezezagun bat agurtutzeko,

bostekoa luzatzean

beren eskuri muñ eman eta

jartzen dute bihotzean.

 

            —6—

Argeliarrak parranda egiten

gauetan nonbait eztaki

euskaldunon esaera zar bat

betetzen dute ederki

"luzaro bizi nahiko bazendu

osasuntsu ta egoki

oiloen garaian oheratu

eta txoriekin jaiki".

 

            —7—

Ostiralean jarri ginaden

Kabyliara begira

lendabiziko Tizi-Ouzoura

ondoren Beni-Yennira

Tikjdatik pasaz, lo egiteko

ondo zetorkigun Bouira

guk egindako planak ordea

gutxitan betetzen dira.

 

            —8—

Kuskusa probatu behar zala

ta Beni-Yennin aukera

baina batzuk laster izan zuten

plater hortatik sobera

ardoa debekatuta zegon

ura gure mai gainera

beti horrela jaten bagendun

zertara juan komunera.

 

            —9—

Larunbatean Tizi-Ouzoutik

berriz ere Argelera

hiru ordu autobusean ta

berriro autobusera

handik Biskrara heldu orduko

seirak gutxi gorabera

autobusean ibiltzetikan

gaur behintzat osatu gera.

 

            —10—

Biskra, Rufi ta El Ouedera

hau da gure trabesia

gero Gardaian hiru bat egun

nahiko parada luzia

El Goleara ere jun giñan

baina hau da desgrazia

ezin ikusi izan genduan

hango oasis gazia.

 

            —11—

Merkatu beltzean zulatzea

buruan dabilkigula/gizon bat

hor nun hurbiltzen zaigun

guk nola eztakigula

beren etxean tratua egin

holako trantzik sekula!

nere barnean neukan larria

ezin nuen disimula.

 

            —12—

El Goleatik hegazkinean

berriro ifarraldera

Aste Santuko gure oporrak

hemen dute amaiera

gero etxean lenengo hitza

seme nun ibili zera?

a ze nolako moro usaia

ekarri dezun etxera!

 

 

ORMAZABAL, M.: Argia, 1060. zenb. 41.or.

 


 

Bertsoak irakurri edo entzun ondoren, Algerian zehar egindako ibilaldiaren nondik norakoa mapan markatu.

 


 

 

<< Aurrekoa     Hurrengoa >>