Bertsotan emana kontakizun bihurtu
Hona beste bertso batzuk, Pernandoren pasadizoak kontatzen dizkigutenak. Irakurri bertso atsegin hauek eta idatzi zeure erara.
Neure burua errekara botatzera noa
1) Fernando zanak arrats batian
ardo-puska bat eran du,
orma galanta ari zubela
etxera juan zan berandu;
ordu ta erdiyan atal onduan
etzan gustora egondu;
parragarrizko kontuak dira
ondo esango bagendu.
2) Emazteari uju egin ziyon:
"Ez al zerade kupitzen?
Gizonik ezta atal onduan
modu ontan edukitzen!
Nere burua galtzera nua
ezpanazu irikitzen!"
Oiek guziyak adituta ere
andria etzan jaikitzen.
3) Fernandok, bere koleran juanda,
altxatu zuben arriya,
putzura bota ta egin zuben
soñu bat izugarriya;
kamis utsian atsua juan zan,
aren orduko larriya!
Aizkenerako ikusi zuben
berak istillu gorriya.
4) Putzura arriya botatzeakin
emaztia engañatu,
epel samarra bazegon ere
ederki ziyon freskatu;
parajerikan onena nun zan
gizonak zuan billatu:
andre gaxua kanpoan utzita
Fernando barrenan sartu.