HABENET hasiera
  IKASLEAREN GUNEA HIZTEGIAK ARAU ETA AZALPENAK INFORMAZIOA 

Murgilduz

1. ikasgaia

2. ikasgaia

3. ikasgaia

4. ikasgaia

5. ikasgaia

6. ikasgaia

7. ikasgaia

—Alkohol zaletasuna

—Euskal Herriko datuak

—Alkohol zaletasuna neurtzeko testa

—Sagardogintza

—Sagastitik dolarera

—Eta sagarra sagardo bihurtu zen

—Xiritik botilara

—Deklinabidea: Noren. Sagarraren adarraren...

—Singularrean, pluralean eta mugagabean daudenak bereizi

—Araua atera

—Berridatzi esaldiak

—Euskal garagardoa, "ber bertoko ur horia"

—Testua irakurri eta hiztegia eta egiturak landu

—Hitz elkartuak: Marrarekin, loturik ala bereizita?

—Hitz elkartuak bereizi eta dagokienetan marra jarri

—Osatu hitz elkartuak

—Rioja jatorri izena. Munduko parkerik handiena

—Testuko datuez taula osatu

—Esaera zaharrak: ardoaren ingurukoak

—Elkarlotu bi osagaiak

—Edaritegiak ez zeuden krisian nonbait

—Datuak pasa testutik taulara

—Baleuka eta balitz elkarren ondoan dabiltz

—Esaldiak berridatzi (1)

—Esaldiak berridatzi (2)

—Bertsotik paperera

—Erreparatu ereduari

—Bertsotan emana kontakizun bihurtu

—Hitz eratorriak: -tza, -gintza, -kuntza, -le, -gile...

—Osatu taula

8. ikasgaia

9. ikasgaia

10. ikasgaia

11. ikasgaia

 

 

Murgilduz > 7. ikasgaia > Deklinabidea: Noren. Sagarraren adarraren... > Singularrean, pluralean eta mugagabean daudenak bereizi

 

Singularrean, pluralean eta mugagabean daudenak bereizi

Sagardogintzari buruzko testuan honako esaldiak azaldu zaizkigu.

Hitz batzuk azpimarraturik daude. NOREN galderari erantzuten diotenak, hain zuzen. Bereizi singularrean, pluralean eta mugagabean daudenak ondorengo taula osatuz?

 

  • Udazkenean, eguzkiaren lehen printzak mendi gainetan agertzen hasten direnerako, gure sagardogilea hasia da lanean.

  • Ordu horretan, ez da harritzekoa kupelen baten barruan aurkitzea.

  • Sagarrondoaren fruituak lurra estaltzen duen belar motzaren gainera erortzen dira.

  • Lan hau aldizka egiten da, egun batzuen tartearekin.

  • Sagar-mamia dolarearen azpilean ezartzen da.

  • Denbora hau iragan ondoren, sagardo garden, argi eta usaintsua heldua da jadanik gure usaimenaren eta ahosabaiaren gozamenerako.

  • Lagun taldeak mahaien inguruan jartzen dira.

  • Sagardo-txorrotada mehe bat aterako da, dastatzaileen basoetan lehertuko dena.

  • Zenbait sagardogileren iritziz azken muztio hau da guztietan finena.

 

 


 

 

<< Aurrekoa     Hurrengoa >>