HABENET hasiera
  IKASLEAREN GUNEA HIZTEGIAK ARAU ETA AZALPENAK INFORMAZIOA 

Murgilduz

1. ikasgaia

2. ikasgaia

3. ikasgaia

4. ikasgaia

5. ikasgaia

6. ikasgaia

7. ikasgaia

—Alkohol zaletasuna

—Euskal Herriko datuak

—Alkohol zaletasuna neurtzeko testa

—Sagardogintza

—Sagastitik dolarera

—Eta sagarra sagardo bihurtu zen

—Xiritik botilara

—Deklinabidea: Noren. Sagarraren adarraren...

—Singularrean, pluralean eta mugagabean daudenak bereizi

—Araua atera

—Berridatzi esaldiak

—Euskal garagardoa, "ber bertoko ur horia"

—Testua irakurri eta hiztegia eta egiturak landu

—Hitz elkartuak: Marrarekin, loturik ala bereizita?

—Hitz elkartuak bereizi eta dagokienetan marra jarri

—Osatu hitz elkartuak

—Rioja jatorri izena. Munduko parkerik handiena

—Testuko datuez taula osatu

—Esaera zaharrak: ardoaren ingurukoak

—Elkarlotu bi osagaiak

—Edaritegiak ez zeuden krisian nonbait

—Datuak pasa testutik taulara

—Baleuka eta balitz elkarren ondoan dabiltz

—Esaldiak berridatzi (1)

—Esaldiak berridatzi (2)

—Bertsotik paperera

—Erreparatu ereduari

—Bertsotan emana kontakizun bihurtu

—Hitz eratorriak: -tza, -gintza, -kuntza, -le, -gile...

—Osatu taula

8. ikasgaia

9. ikasgaia

10. ikasgaia

11. ikasgaia

 

 

Murgilduz > 7. ikasgaia > Sagardogintza > Irakurtzeko testua

 

Testua irakurrri eta pausuak ordenatu

1. Sagastitik dolarera

 

(...) Gure sagarrek, sagardotarako erabiltzen ditugunek, hiru zapore edo gustu ezberdin dituzte. Geza, gazia eta garratza. Askok, ordea bi zapore nahasten dituzte. Batez ere, sagarrak ongi umatuak daudenean.

Horrela, sagar gazi-gezak, garratz-gezak, etab. aurki ditzakegu.

Gure sagardogileek kontu handiz aukeratzen dituzte dolarean behar dituzten fruituak, nahasketarik egokiena lortzeko eta sagardoa gozoegia izan ez dadin.

Gure lurraldeetan sagar mota asko ematen dira, batzuk izenik ere ez dutenak. Ezagunetan hauek aipatuko genituzke: Txalaka, Errezila, Urtebia, Boskantoia, Txori-sagarra, Aritza, Aldako-sagarra, Manttonia, Geza-mina, Bizkai-sagarra, Patzuloa, Merkaliña eta Urkizu-sagarra.

Mota hauek neurri egokian nahasturik lortzen da sagardo bizi hori, guztiok hain gogokoa duguna. Sagardo naturala. Gure sagardoa.

Udazkenean, eguzkiaren lehen printzak mendi gainetan agertzen hasten direnerako, gure sagardogilea hasia da lanean. Ordu horretan, ez da harritzekoa kupelen baten barruan aurkitzea. Bakar-bakarrik. Isilik.

Egurrean aurki daitekeen zirrikiturik txikiena ere seboz estaltzen da. Berehala beteko duen isurki bikainaren tantarik txikiena ere gal ez dadin.

Upelen garbitasuna nahitaezkoa da. Berdin dio haritzez egina izatea edo gaztainez, intxaur, arkazia edo gereziz..., txukuntasuna guztiz funtsezkoa da. Horregatik sagardogileak barnealdea igurtzi eta igurtzi jarduten du, kristala balitz bezala. Sagardoak ez baitu inolako dejorik izango egurra garbia baldin badago.

Sagar biltzea betidanik festa egiteko arrazoia izan da gure baserrietan. Hauxe da gutxi aldatu diren ohituretako bat.

Heltzen doazen neurrian, sagarrondoaren fruituak lurra estaltzen duen belar motzaren gainera erortzen dira, horrela, erortzean jasaten duen kolpea indargetzen delarik. Sagarra, belarra eta hostoak kendu ondoren, eskuz jasotzen da, edo kiskaiaz baliaturik.

Lan hau aldizka egiten da, egun batzuen tartearekin, sagarra egoerarik hoberenean eta heldutasun-punturik onenean irits dadin dolarera bere usaina etxe guztira zabalduz, hasi atetik eta ganbararaino.

Arbolatik erortzen diren lehen sagarrek ez dute sagardotarako balio. Zizar-sagarrak dira, ernalgabeak, sagardogileak baztertzen dituenak.

Berandu heltzen direnak dira onenak. Eguzki-ordu gehien hartu dituztenak. Hauexek dira sagardoa egiteko erabiltzen diren sagarrak, helduak eta freskoak aldi berean.

 

URIA, J.: Gure Sagardoa,
Eusko Jaurlaritza. Gipuzkoako Foru Diputazioa. Donostia.

 


 

Ordena sagardogintzaren lehen etapa honetan ematen diren pausuak:

 


 

 

<< Aurrekoa     Hurrengoa >>