HABENET hasiera
  IKASLEAREN GUNEA HIZTEGIAK ARAU ETA AZALPENAK INFORMAZIOA 

Murgilduz

1. ikasgaia

2. ikasgaia

3. ikasgaia

4. ikasgaia

5. ikasgaia

6. ikasgaia

7. ikasgaia

—Alkohol zaletasuna

—Euskal Herriko datuak

—Alkohol zaletasuna neurtzeko testa

—Sagardogintza

—Sagastitik dolarera

—Eta sagarra sagardo bihurtu zen

—Xiritik botilara

—Deklinabidea: Noren. Sagarraren adarraren...

—Singularrean, pluralean eta mugagabean daudenak bereizi

—Araua atera

—Berridatzi esaldiak

—Euskal garagardoa, "ber bertoko ur horia"

—Testua irakurri eta hiztegia eta egiturak landu

—Hitz elkartuak: Marrarekin, loturik ala bereizita?

—Hitz elkartuak bereizi eta dagokienetan marra jarri

—Osatu hitz elkartuak

—Rioja jatorri izena. Munduko parkerik handiena

—Testuko datuez taula osatu

—Esaera zaharrak: ardoaren ingurukoak

—Elkarlotu bi osagaiak

—Edaritegiak ez zeuden krisian nonbait

—Datuak pasa testutik taulara

—Baleuka eta balitz elkarren ondoan dabiltz

—Esaldiak berridatzi (1)

—Esaldiak berridatzi (2)

—Bertsotik paperera

—Erreparatu ereduari

—Bertsotan emana kontakizun bihurtu

—Hitz eratorriak: -tza, -gintza, -kuntza, -le, -gile...

—Osatu taula

8. ikasgaia

9. ikasgaia

10. ikasgaia

11. ikasgaia

 

 

Murgilduz > 7. ikasgaia > Alkohol zaletasuna > Alkohol zaletasuna neurtzeko testa

 

Alkohol zaletasuna neurtzeko testa

Test hau oso erabilia da Europan. MALT du izena (Munchner Alkoholismus Test) eta Alemanian asmatu zuten. Zure alkohol zaletasunaren neurria jakin nahi baduzu, hasi galdera horiei erantzuten.

 

  1. Azkenaldi honetan eskuak sarritan edukitzen ditut dardarka
          Bai    Ez

  2. Alditan, batez ere goizez, botaka hasteko gogoa izaten dut edo behintzat hortik gertu ibiltzen naiz
          Bai    Ez

  3. Inoiz, "biharamuna" gainditzeko, edaten hasi naiz goizetik
          Bai    Ez

  4. Aspaldi honetan bizitzako arazo eta zailtasunek oso nahigabetuta utzi naute
          Bai    Ez

  5. Nire kasuan ez da harritzeko gauza gosariaren edo hamaiketakoaren aurretik alkohola hartzea
          Bai    Ez

  6. Edari alkoholikoen kasuan, lehen tragoak jo ondoren, edaten jarraitzeko behar bizia sentitzen dut batzuetan
          Bai    Ez

  7. Sarritan edukitzen dut gogoan alkohola
          Bai    Ez

  8. Batzuetan alkohola edan dut medikuak kontrakoa esan ondoren
          Bai    Ez

  9. Asko edan dudan garaian gutxiago jaten dut
          Bai    Ez

  10. Lantokian jadanik errieta egin didate edan dudalako, edota
          Bai    Ez

  11. Noizbait lanera joan gabe gelditu naiz bezperan gehiegi edan ondoren
          Bai    Ez

  12. Azkenaldi honetan bakarka edatea nahiago dut (eta ezkutuan)
          Bai    Ez

  13. Kolpetik husten dut edalontzia, eta besteek baino azkarrago
          Bai    Ez

  14. Gutxiago edateko sistemaren bat bilatu dut. Esate baterako, ordu jakin baten aurretik ez edatea
          Bai    Ez

  15. Gutxiago edan behar dudala uste dut
          Bai    Ez

  16. Alkoholik gabe arazo gutxiago izango ditut nire bizitzan
          Bai    Ez

  17. Aztoraturik nagoenean, lasaitzeko edan egiten dut
          Bai    Ez

  18. Alkohola nire bizitza hondatzen ari dela uste dut
          Bai    Ez

  19. Edateari uztea erabakitzen badut, handik gutxira etsi egiten dut eta ez duela merezi pentsatzen hasten naiz
          Bai    Ez

  20. Beste pertsona batzuek ez dute ulertzen nik zergatik edaten dudan
          Bai    Ez

  21. Edan gabe hobeto konponduko nintzateke neure senar/emaztearekin
          Bai    Ez

  22. Behin baino gehiagotan saiatu naiz alkoholik probatu gabe bizitzen
          Bai    Ez

  23. Edango ez banu, neure buruarekin askoz gusturago ibiliko nintzateke
          Bai    Ez

  24. Askotan esan didate ahoan alkohol-usaina dudala
          Bai    Ez

  25. Alkohol askotxo edateko kapaz naiz ia sentitu gabe
          Bai    Ez

  26. Asko edan ondoren, nahiz eta ez mozkortu, hurrengo goizean ez ditut gogoratzen bezperan gertatu ziren gauzak
          Bai    Ez

Emaitza:

  • 0-1: Abstemioa zara
  • 2-5: Edan urrikoa zara
  • 6-10: Alkoholzale bihurtzeko arriskuan zabiltza
  • 11tik gora: alkoholzalea zara

 

HABE aldizkaria, 61. zenb., 25 or.

 

 

<< Aurrekoa     Hurrengoa >>