|
|
Murgilduz
> 7. ikasgaia
> Alkohol zaletasuna
>
Euskal Herriko datuak
|
Euskal Herriko datuak
Alkohol zaletasuna
Beti esan ohi da Euskal Herrian asko edaten dela, beste herrialdeetan baino gehiago eta nonbait ez da esaera hutsa, egia ere bada.
Estatuari buruzko datu gutxi baldin badago ere, esan liteke Lurralde Autonomoko kontsumoa Estatuko batez bestekoa baino altuagoa dela. Europari dagokionez berriz, lehenengo postuetan gaude Frantzia, Alemania, eta Italiarekin batera.
Guk hemen lurralde autonomoko datuak dauzkagu, duela urte batzuk egindako inkesta baten ondorioak hain zuzen.
Egin diren kalkuluen arabera, 285 milioi litro edari alkoholdun edan dira Euskal Herriko Lurralde autonomoan. Honek esan nahi du 65.424 milioi pezeta gastatu zirela horretan. Kopuru hauen arabera biztanle bakoitzeko kontsumoa 133,1 litrokoa da eta gastua 30.546 pezetakoa. Zenbaki hauek, ordea, ez dira biztanleen eta edari moten artean era berean banatzen. Edariei dagokienean, esandako kontsumoaren %62,5 mahaiko ardoari dagokio, %25,2 garagardoari, %2,9 ardo apardunei eta osterantzeko %6,7 likoreei. Biztanleriaren arteko banaketari dagokionean, esan dezagun alde handiak daudela Euskal Herriko biztanleen artean edari alkoholdunen kontsumoan. Adibidez, 15 urtetik beherakoak aparte (hauek ez baitute ia kontsumitzen), beste biztanleetako bakoitzak 178,8 litro edaten ditu urtean. Bestalde 15 urtetik gorako biztanleak honako sail hauetan bana daitezke edari alkoholdunei dagokienean:
|
SAILA |
ARABA |
GIPUZKOA |
BIZKAIA |
|
Abstemioak
Edan urrikoak
Gehiegizko edaleak
Alkoholismo susmokoak |
31,4
53,7
11,8
3,1 |
31
52,3
12,4
4,3 |
36,6
47,5
11,4
4,5
|
<< Aurrekoa
Hurrengoa >>
|
|