HABENET hasiera
  IKASLEAREN GUNEA HIZTEGIAK ARAU ETA AZALPENAK INFORMAZIOA 

Murgilduz

1. ikasgaia

2. ikasgaia

3. ikasgaia

4. ikasgaia

5. ikasgaia

6. ikasgaia

—Montgolfier-engandik Zeppellin kondearenganaino

—Irakurri aurreko hipotesiak

—Testua irakurri eta hiztegia eta egiturak landu

—Zepelinak bertsotan

—Norenak dira zepelinen bertsoak?

—Eratorpena

—Hitz eratorrien erroa eta esanahia bereizi

—Kidekoa ez dena bereizi

—Osatu falta dena, erlazio logikoaren arabera

—Puntuazio-markak

—Galdera eta harridura: Noiz erabili. Eman adibideak

—Gidoia edo marratxoa eta apostrofoa: Noiz erabili

—Ba- eta bait- nola idatzi?

—"Auto hegalariak"

—Testuko hutsuneak bete: Nor; Nori; Nork deklinabide eta aditz-formak

—Zegoen, dizkiogu, zenutela, zioten...: Osatu hutsuneak (1)

—Zegoen, dizkiogu, zenutela, zioten...: Osatu hutsuneak (2)

—Berridatzi aditzak aldatuz

—"Segurtasuna zorrotzagoa behar duten kirolak"

—Ordenatu testu-zatiak

7. ikasgaia

8. ikasgaia

9. ikasgaia

10. ikasgaia

11. ikasgaia

 

 

Murgilduz > 6. ikasgaia > Auto hegalariak > Testuko hutsuneak bete: Nor; Nori; Nork deklinabide eta aditz-formak

 

Testuko hutsuneak bete: Nor; Nori; Nork deklinabide eta aditz-formak

Osa itzazu hutsuneak. Zenbakian klik eginez gero, hainbat aukera eskainiko zaizkizu, egokiena har dezazun. Zuzen egin duzun frogatzeko, saihetsean?? aurkituko duzun ikurrean klik egin eta behar bezala osatua ikusteko aukera izango duzu.

 

Auto hegalariak

 

Azken aldian petrolioaren prezioak utzi diola-eta, auto hegalariak serie handitan fabrikatzeko aukerak gero eta handiagoak dira.

Nola? auto hegalariak? Galde dezake

Bai, bai. Hegan autoak diseina daitezke eta diseinatzen dira. Azken urte hauetan, diseinatu ez ezik fabrikatu ere egin dira kamino, autobide nahiz airean korritzeko automobilak.

Bideetan ibiltzeko moduko abioia edo hegan egin dezakeen automobila ez da ametsa. Bigarren Mundu Gerraz geroztik saio asko egin ondoren, lortu da amets hori egia bihurtzea.

Abioi txikietan badu oztopo handi bat: eguraldia. Ekaitzak direla-eta, egunetan egon ohi dira airera igo gabe, pilotua askotan urrutiko aireporturen batean bazterturik utzita. Auto hegalariekin, ordea, eguraldi txarra egiten duenean, abioia bihurtuta etxeraino lasai hel daiteke. gastu handiak izan ohi ditu, eta, abioi ordez auto hegalaria izango balu, merkeago aterako litzaioke. Abioia gordetzeko, adibidez, hangar garestiak behar izaten dira. Auto hegalaria gordetzeko, berriz, etxeko garajea aski da.

Auto hegalariak egiteko asmoa, aspaldikoa da. Wilbur Wrigh-ek, adibidez, automobil hegalariaren diseinua 1909. urtean Ipar Ameriketan. Baita autoa bera ere 1917. urtean.

Harrez gero, autogile nahiz abioigile asko saiatu da automobil hegalaria prestatzen: Ford, Chrysler, Studebaker, Vultee, Convair eta General Dinamics esate baterako.

Fabrikatzaile hauek zenbait emandako izen batzuk, ondoko hauek dira: Autoplane, Aviocar, Arrowbile (gezi-bilea). Skycar (zeruautoa), Roadplane (kaminoko abioia), Airphibian, Aerocar eta beste asko.

Auto hegalari hauetako asko Bigarren Mundu Gerra bukatu eta berehala agertu zen Ipar Ameriketan. Arrakasta handia lortutako eredu bat, Robert Edison Fulton-ena izan zen. Robert Edison lurrin-makina eta bonbilla elektrikoaren asmatzaileekin harremana izan Jendea harrituta utzi Robert-ek bere Airphibian izeneko auto hegalariaz Broadwayra teatro bat ikustera joan zenean. Connecticut-en bere etxe ondoan aireratu zen eta La Guardia aireportuan lurreratu. Hegoak, isatsa eta helizea askatu ondoren, Manhattango teatroraino gidatu zuen autoa.

Edison Fultonen Airphibiana izan zen Federal Aviation Administration

zertifikatutako lehen auto hegalaria. Dena dela, azpiko alde batera utzita, abioi arin arrunta zirudien. Hegan bikain egiten zuen. Lurrean, ordea, poliki samar joan ohi zen, korronte elektrikoaren eraginez ibiltzen zelako.

Antzeko auto hegalaria zen Waldo Watermansena. Arrowbile izena zuen (gero Aerobile) eta Studebaker etxeak 1940. urterako automobil/abioi hauek saltzeko asmotan zen. Hiru gurpil eta hegoak askagarriak ziren. Ez zuen isatsik, eta aleroi edo plaka biragarriak hegoan bertan

1930. Urteaz gero etengabe ari zen bere auto hegalariaren hobekuntzan. Hegan, 240 km/orduko abiadura zuen eta lurrean 110 km/ordukoa. Hala ere, hegalik gabeko abioia zirudien, helizea atzealdean zuela.

Tel Hall izan zen auto hegalariak egiten trebetasuna erakutsi zuen beste bat. Roadable izena ipini zion bere Hiru gurpil zituen eta azkar aireratzen zen.

1960. urte inguruan, auto hegalariak formaz aldatzen hasi ziren. Hegoak eta gurpilak kentzeko joera Garai hartan, armadarentzako jeep hegalariak sortzeari Ibilgailu hauek, bi haizemaile handi zituzten; aurrean bata eta atzean bestea.

Jeep hegalariak mugimendu desberdin asko egiten zuen: helikopteroa bezala bertikalki aireratu, lurra ukitu gabe milimetro batzuetara horizontalki hegan egin, eta abar.

Baina saiakuntzatan frogatu zenez, jeep hegalaria ez zen egonkorra eta berehala hasi ziren gurpil eta hegadun autoak diseinatzen.

1970. urte inguruan ere saio asko egin zen Ipar Ameriketan, eta ez ziren ondo atera; Dewey, Brianek egindakoa, adibidez.

Brianen ibilgailu hegalariak gidariarentzat bakarrik zuen lekua eta delta hegoa zuen. Aireportura iritsitakoan, hegalak elektrikoki bildu egiten ziren 35 segundotan. 1974. urtean, hegoaren huts egin zuen aireratzerakoan, eta Brian hil egin zen.

1973. urtean Henry Smolinski eta bere laguntzailea ere hil egin ziren auto hegalarian istripuz. Mizar-Pinto zen ibilgailuaren izena Hegoa, motorea eta isatsa autoari, eta erantzun nahi zien. 1970. urte inguru arte, auto eta abioiek Ipar Ameriketan bi bide desberdin zirudien. Autoak gero eta astunagoak egiten ziren. Abioiak, berriz, gero eta arinagoak.

Egoera honetan, arabiar petrolioaren gorakada handia izan zuen, eta diseinu arin eta aerodinamikotara jotzen hasi ziren, abioien bidera alegia.

Arazo hau gainditu orduko, ordea, beste bat sortu zen: segurtasun-arauena. Gobernuak segurtasun-arau zorrotzak autogile nahiz abioigileentzat. Paratxoke berriak, segurtasun-kontrolak eta abar, astunagoak ziren autoetan, arau berriek aginduta bezala eginez gero. FAA bestetik, abioien ekoizpen eta mantenuan kontrol zorrotzak ezarri zituen.

Smolinskiren Mizar-Pinto ereduak betetzen zituen autoa hartu eta FAA erakundearen arauak errespetatuko zituen abioi-zatia ezarri nahi zuen.

Molt Taylor-en ibilgailuak, irtenbide konplexuagoa eskaintzen zuen. Taylor abioiak diseinatzen aritua zen, eta USAko Armadarako misilak diseinatzen ere bai. Baina 35 urte eman ditu bere auto hegalariaren prestakuntzan. Hegoak, isatsa eta helizea askatu ibilgailuari. Askatutakoan, 200 kiloko atoi bihurtzen dira automatikoki pieza hauek. Lau minutu behar dira lan hau burutzeko, eta, Taylor-ek dioenez, posible da hidraulikoki atoia osatu ahal izatea. Abioi-motor bakarra du, eta bere eraginari esker, lurrean 145 km/h-ko abiadura lor dezake, eta airean 220 km/h-koa. Airean doanean, autoaren lau gurpilak bildu egiten dira.

Taylorek dioenez, bere ibilgailua da etxetik helmugaraino 90 km/h-ko batez besteko abiadura lortzeko modu bakarra.

Tailorr-en kilometro asko eragin zaio lurrean nahiz airean, eta FAA arau-erakundeak onespena Ford etxeak zioenez, erostun asko zegoen honelako ibilgailuaren zain. auto hegalariak, ordea, erregai asko behar du lurrean ibili nahiz hegan egiteko, eta petrolioaren gorakada medio, proiektua bertan behera utzi zuten.

Segurtasun-arauak ere, oztopo nabarmenak dira. Auto nahiz abioien arauak bete beharko lituzke . Hori ez da ezinezkoa. Baina inbertsio handien premia dago horretarako, eta gero, beste arau berriren bat dela eta, dena hankaz gora botatzerik ez du inork nahi.

Ford etxeak proiektua baztertu zuenean, Molt Tailorek aitortu zuenez, erostun asko dago auto hegalarien zain, eta ez dute etsiko.

Oztopo latzak badaude, ordea: segurtasun-arauak betetzea batetik, eta petrolioaren prezioa bestetik. Dena dela, merkatua eta premia daudenez gero, auto hegalariak, gaur ez bada bihar, agertuko dira gure bide/zeruetan.

 

Isabel Etxeberria eta Iñaki Azkune (1985): "Kotxe hegalariak"
Elhuyar Zientzia eta Teknika, O zenbakia, 8-9 orr.

 

 

 

<< Aurrekoa     Hurrengoa >>