HABENET hasiera
  IKASLEAREN GUNEA HIZTEGIAK ARAU ETA AZALPENAK INFORMAZIOA 

Murgilduz

1. ikasgaia

2. ikasgaia

3. ikasgaia

—Testa: "Baikorra al zara?"

—Hiztegia: antonimoak

—Kanpin-denda muntatzeko eta jasotzeko prozesua

—Prozesuaren pausuak

—Hiztegia: osatu hitz antonimoak

—Idazlana: "Autoaren gurpila aldatzen"

—Liburuen fitxak eta aipamenak elkarlotu

—Ortografia: g/j; p/b; k/g; d/r...

—Aukeratu idazkera zuzena

—Filmen izenburu eta laburpena elkarlotu

—Sorginkeria bat

—Testua ordenatu

—Testuko aditzak idatzi

—Aditzak denboraz aldatu

—Aditzetako pertsona (NOR/NORI/NORK)

—Zergatik egoten gara hotzak?

—Irakurri aurreko hipotesiak

—Irakurri ahala adierazpideak eta lanketa

—Irakurri ondorengo ariketak

—Idatzariketa

—Nor da?

4. ikasgaia

5. ikasgaia

6. ikasgaia

7. ikasgaia

8. ikasgaia

9. ikasgaia

10. ikasgaia

11. ikasgaia

 

 

Murgilduz > 3. ikasgaia > Nor da?

 

Nor da?

Hemen duzu Koldo Mitxelenaren biografia labur bat. Irakurri ondoren, begiratu ea segidan dauden esaldiak eta testuak gauza bera dioten.

 

Koldo Mitxelena

 

Koldo Mitxelena balio handiko gizona zen eta meritu ikaragarria zuena, dio Miguel Pelay Orozkok. "Bizitzak ez zuen ondo tratatu" diote biografia guztiek.

Gerra garaian gudari ibili zen eta gustura ibili ere; okerrena gerra ondorena izan zen, 24 urte zituela 5 urtez egon zen kartzelan, berarentzat heriotza zigorra ere eskatu zutelarik.

Kartzelan zegoela ekin zion linguistikako bere ezagutzak sakontzeari. Irakurri ere asko irakurri zuen garai honetan, eta zalantzan egon zen matematikatako bidea hartu edo hizkuntzak arakatzeari heldu. Azkenik, aberria eta euskararekiko konpromisoa zela eta, bigarrena aukeratu zuen.

Euskara batuaren ardatza berak egin zuen eta behar historikotzat jotzen zuen, nahiz eta garai hartan kontrako iritzi asko izan.

Liburu askoren egilea da, baina bere gustukoenak, duten aportazio teorikoagatik, "Lenguas y Protolenguas" 1963.ean idatzia eta "Fonética Histórica Vasca" 1961.ean.

Bere liburu ezagunenak "Idazlan Hautatuak" eta "Zenbait Hitzaldi" 1972.ean argitaratuak biak.

Hala ere, bere lanik handiena Azkue hiztegiaren eguneratzea izan zen, eta horretan ari zela, hain zuzen ere, hil zen.

Titulu eta ohore askoren jabe zen, besteak beste, Euskaltzain osoa, "Real Academia Española"ko kidea 1959tik, Filosofia eta Letretan Lizentziatua, Linguistika Indoeuropeako lehen katedratikoa Espainia mailan, Alfonso X. Jakintsuaren gurutzearen jabe. Halaber, bere jaioterriak, Errenteriak, kale eta institutu bati bere izena jarri zien.

Patxi Altunak oso gertutik jarraitu zion Mitxelenari. Ezagutu, 1963.an ezagutu zuen Salamancan. Urte betez elkarrekin ibili ziren, Altunak Detxepareri buruzko tesia egiten zuen bitartean 1972.an. Mitxelenaren idazlan-sorta zabal bat bildu eta gero "Idazlan Hautatuak" eman zuen argitara. Liburu horri esker, han eta hemen barreiatuta zeuden haren testuak jende askorengana iritsi ziren.

"Zergatik aukeratu nuen autore hau? Euskal idazlerik onena iruditzen zitzaidalako momentu hartan. Euskara ikasteko, euskararen eredu literario, aberats eta dotore bat neureganatzeko bera iruditu zitzaidan onena. Ordurarte Orixe iruditzen zitzaidan bezalaxe. Mitxelenak esan nahi zuena juxtuki asmatzen zuen eta hori ere lortu zuen Orixek, baina hark ez zuen hizkuntz eredu bakarra erabiltzen eta Mitxelenak bai. Harena eredu finko bat zen bai morfologia aldetik bai sintaxiari dagokionez, gero batua izango zenetik oso gertukoa."

"Nik uste dut orain jende gehienak Mitxelenaren modu beratxoan idazten duela. Berak "euskal letren aitagoia" deitu zuen Orixe eta orain bera ere horrela deitu beharrean gaude. Ezin sinestekoa da zenbat zekien, edozein momentutan gertu zeukan buruan esan beharrekoa. Lanean ari garen guztion maisu izan da, asko edo gutxi. Eta haren arrastoa ez da inoiz itzaliko euskal literaturan."

 

ZABALIK: D.V.
1987ko urriaren 13

 


 


 

 

<< Aurrekoa     Hurrengoa >>