Testuko zenbakiak hizkietan eman
Ariketa hau egiteko lagungarri izango zaizu Zenbakien idazkera atala kontsultatzea.
Hemen duzun paragrafo hau hasieran irakurri dugun testuaren zati bat duzu. Zenbaki ugari duzu bertan. Eman itzazu zifra horiek hizkietan.
Nafarroako Gobernuko Herrilan Departamentuak atzo aurkeztu zuen Iruñetik Logroñora arteko autobiaren lehen zatia, Lizarrarainokoa. Iruñea-Lizarra autobiak denetara 37 kilometro eta 800 metro izanen ditu. 12 lotura eginen dituzte, eta Iruñerrian beste bat egiteko aukera dago. Lotura horiek autobiak ukitutako udalekin egin negoziazioen ondorio dira. Autobia egiteko 25.000 milioi euro baino gehiago gastatzea aurreikusi dute Herrilanekoek.