Murgilduz
> 1. ikasgaia
> Euskal Herriko udalen izendegia >
Euskal izendegia lantzeko ariketak
Euskal izendegia lantzeko ariketak
Testua irakurri baduzu, eta gustura irakurri baduzu hobeto, aise erantzungo diezu ondorengo galderei:
Hainbesteko izen-trukaketarekin esango al zenuke lau aukera hauetatik zein den gezurrezkoa?
Atal honen hasieran esan dugunez, euskal izenek hiru adiera dituzte: euskal izena, erdal izena eta izen ofiziala. Beti ez dira desberdinak izaten. Hori kontuan izanik asmatuko al zenuke ondorengo taulako hutsuneak betetzen? Euskal Herriko zazpi hiriburuetako izenak dituzu. Laguntza behar baduzu jo ezazu hona: Euskal Herriko udalen izendegia.
Idatz itzazu zeure eskualdeko edo probintziako udalen euskal izenak. (Zuzen idatzi dituzun jakiteko kontsulta ezazu Euskal Herriko udalen izendegia)
Honako zerrendan hainbat herriren izen ofiziala ematen dizugu. Jar ezazu dagokion euskal izena eta bide batez esango al zenuke zein probintziatan dagoen herri bakoitza?