Leku eta pertsona-izen arrotzak
Euskal alfabetoko letretatik C eta honen aldaera Ç (C hautsia) Q, V, W eta Y, ohiko euskal hitzak idazteko erabiltzen ez diren arren, kanpotar izenak transkribatzeko beharrezkoak direlarik, euskal alfabetoan sartzen dira.
Euskaltzaindiak arau zehatzik eman ez badu ere, oro har, jatorrizko grafia errespetatzera jotzen dela esan daiteke, zenbait kasutan euskararen joera fonetikoak errespetatuz (Adib.: Erroma, Frantzia, Espainia) beste batzuetan, hitz soila ez denean, itzulpenera joz (Adib.: Britainia Handia, Estatu Batuak, Ekialde Hurbila) eta, beste batzuetan jatorrizko izena bere horretan mantenduko da (Adib.: Valladolid, Venezuela, Shakespeare).
Honetaz zerrenda osoak kontsultatu nahi izanez gero, jo ezazu helbide hauetakoren batera: