Euskadi Irratiak eta HABEk ‘Euskara
Hobetzen’ irratsaioa gauzatu dute 1999ko udazkena eta 2001eko
uda bitartean, euskaldunen hizkuntz kalitatea hobetzeko asmoz.
Saiootan hizketagai izan ditugu
azkenaldian Euskaltzaindiak eskaini dizkigun arauetako batzuk,
eguneroko jardunean egin ohi ditugun akatsik zabalduenetako batzuk,
eta, oro har, hiztunon jarduna hobetzeko baliagarri iruditu zaizkigun
hainbat ohar eta gomendio.
Saioek, laburrak izaki, gai bakarra
izan dute ardatz. Sarritan euskaldunon jardunetik jasotako okerrak
nabarmendu ditugu, eta euskara egokian nola erabili beharko genituzkeen
azaldu.
Horrela, bada, web gune honetan dituzu
saio horiek guztiak, bai testu idatziak, baita irratsaio bakoitzari
dagokion hotsa ere, nahi duenak gustukoen duena erabil dezan.
Gainera, irratsaio bakoitzaren
bukaeran Gogoratu izeneko ataltxo bat erantsi dugu, hobetsitako
formak erraz eta azkar gogoan har ditzazuen.
Hona hemen kontuan
hartzeko hainbat ohar:
- Irratsaioetako izenburuek, gaia
adieraztearekin batera, azaldu nahi den forma zuzena adierazten
dute.
- Testu idatzietan bi kolore erabili
ditugu, nagusiki:
| Berdea: |
forma
zuzenak edota hobetsitakoak nabarmentzeko |
| |
(Gogoratu
atalean
zeinuz azaltzen dena). |
| |
|
| Gorria: |
forma
okerrak edota hobesten ez direnak erraz ikusteko |
| |
(Gogoratu
atalean
zeinuz azaltzen dena). |
- Beste batzuetan, berriz, irratsaioaren
arabera, forma okerrik ez dugu eman, baizik eta kontuan hartzeko
oharra soilik.
- Azkenik, ordenagailuko pantailan
testua irakurtzerakoan, baliteke testua txikiegi edo handiegi
ikustea.
Horrelakoetan, INTERNET EXPLORER
programan sartu, eta IKUSI menua klikatu, eta zure ordenagailuak
behar duen TESTU-TAMAINA aukeratu, ondo ikusi arte.