"Izotz zuria eta beltza"

 

 

Apustu ez dakigula denok bi izotzok bereizten, zuria eta beltza, izotz-mota bi baitira!

Halaxe da. Neguko gau oso hotzetan lurraren eta landareen gainean eratzen den izotz-geruzari esaten zaio izotz zuria. Eta haren aipu eginez esan ohi ditugu: "izotza ari du", "bart izotza egin du", "izotzak ihartu du arbola", etab.

Beraz, batez ere negu-partean, gaueko hori izotz zuria. Eta beltza?

Izotz beltza ere hotz ikaragarria egiten duenean izan ohi dugu, baina honi ez zaio bestearen zuritasunik ikusten, eta antzeman ere ez da antzematen izotzik; baina putzuak-eta izoztuta daudela ikustean ohar gintezke izotz beltzaz.

Alegia, ikusten ez den arren, bereziki irristakor eta labainkor gertatzen den izotz hori genuke izotz beltza.

Bada, bai; errepidean-eta guztiz arriskugarri izan ohi den izotz hori, izotz beltza.