Guztiz ezaguna da denontzat "luzatu" aditza. Badakigu adiera bat baino
gehiago dituela, baina "luzatu" aditzaren erabilera desegoki bat jaso
nahi dugu gaur hemen. Onartuko al genuke esaldi hau: "urtebetetzeko
festarako gonbita luzatu digute"... "gonbita
luzatu"?
Egia esan, txukunago esatea balegoke. Zergatik ez erabili "luzatu"-ren
ordez "egin" aditza: "gonbita
egin digute"?
Eta, hori bezala, beste esaldi hau: "atariko bilera bi orduz luzatu
zen".
Kasu honetan, "iraun" aditza erabiltzea hobe, inork halakorik uste ez,
eta bilera ez bazen, behintzat, izugarri luzea gertatu; hau da, "atariko
bilera bi orduz luzatu zen" esan ordez,
"atariko bilerak bi ordu
iraun zuen".