Gure mundu hau bakarra, noski, baina... gizakiaren jarduna gero eta
konplexuagoa dela kontu eginda, auskalo zenbat mundu sortu ditugun hitz
egiterako orduan, behintzat: "lan-mundua",
"merkataritza-mundua", "euskararen
mundua"... mundua gora eta mundu behera,
alegia!
Halaxe da. Euskarak bere-berea du "mundu" hitza, baina, gaztelaniazko
"mundo" adierazi nahi denean, beste hitz batzuk ere erabil ditzakegu
horren ordain gisa.
Alegia, euskarak badituela bestelako bideak gaztelaniazko "el mundo
del trabajo", "el mundo del comercio" edo "el mundo del euskara" adierazteko.
Horixe bera. Beti ere "mundu" hitza errepikatzen ibili gabe, hortxe
ditugu, besteak beste, "eremu",
"arlo",
"alor"
eta "esparru"
hitzak.
Beraz, "el mundo del trabajo" esateko, adibidez?
Bada, "lan-arloa"
edo "lan-eremua".