"Bi pertsona zauritu dira"
 

 

Albistegietan eta, sarritan entzun ohi dugun hala moduzko esamolde bat aipagarri gaur. Behin baino gehiagotan entzuna izango dugu, errepideetako berri ematerakoan, bereziki: "bi pertsona zaurituak gertatu dira, eta eskualdeko ospitalera eraman dituzte".

Arrunta da, bai, oso "zaurituak gertatu dira" esamoldea, oso belarri ertzean baitaukagu gaztelaniazko "dos personas han resultado heridas". Baina, jakina, euskarak, askotan, bere legeak, eta oraingo honetan ere bai! Euskaraz aski da "zauritu dira" esatea, "pertsona bat hil, eta beste bi zauritu dira". Ez dago, inola ere, esan beharrik "bi lagun zaurituak gertatu edo suertatu dira", baizik eta, besterik gabe, "bi pertsona zauritu dira".

 

 

"Bi pertsona zauritu dira"

 

"Bi pertsona zaurituak gertatu edo suertatu dira"