Zer ote da, bada, "eskuan hobe hegan baino"?
Gauza asko. Segurutik jokatzen duenak jakin dezake hori ondoen.
Izan ere, horixe adierazi nahiko luke esaldi horrek, ezta? Badaezpada
ere, hobe dela seguru jokatzea?
Jakina, eta, esan beharrik ez, apustu-kontuetan batik bat. Zenbat aldiz
entzun dugu, gaztelaniaz, "más
vale pájaro en mano que ciento volando!"?
Bada, esaldi horrexen euskarazko ordaina izan daiteke gure gaurko hau:
"eskuan hobe, hegan baino".