Eskailera-kontuekin gatoz gaur esaera zahar batzuk gogoratzera. Nork
ez du entzun "eskailerak gorako eta beherako izaten dira"?
Hain zuzen ere, bizitza honetan gorabeherak izan ohi direla adierazteko;
alegia, batzuetan ongi izan arren, beste batzuetan gaizki izatea suertatzen
zaigula.
Eta eskailera- edota zurubi-kontuak ditugunez, gogoratuko al ditugu
eskailerak "igo" esateko beste modu batzuk.
Bada, bai. Beti ere eskailerak "igo ditut", "igo ditu" edo "igo ditugu"
errepikatzen ibili gabe, ederki asko esan dezakegu, adibidez: "Idoia
eskaileran gora igo da", "eskaileran edo zurubian gora egin du". Eta
berdin, eskailerak jaisteko denean: "Idoiak eskailerak jaitsi ditu"
edo "eskaileran edo zurubian behera jaitsi da".