Gerria, lepoa, ipurdia... Pertsonaren baten deskripzioa egitekotan garela
pentsa dezake norbaitek.
Bada, ez. Pertsonentzat eta bizidunentzat erabiltzen ditugun hitz horietako
asko bizigabeentzat ere erabil ditzakegu. Adibidez, zuhaitzei buruz
hitz egin behar badugu. Nork ez du entzun "zuhaitz horrek gerri zuzen-zuzena
du", enborra zuzena duela esateko? Edo "kaleko platanoari lepoa
moztu diote, gehiegi hazi ez dadin"?
Ipurdiaz ere gauza bera esan daiteke. Zuhaitz eta landareak "ipurditik"
ateratzen dira zuztar eta guzti, alegia, edo "ipurdian
jo eta bota" egiten dira, moztu, alegia.
Bestalde, eguneroko tresnekin ere erabiltzen dira izen hauek guztiak.
Horrela, "ipurdia" deitzen zaio edozein ontziren hondoari: "lapikoaren
ipurdia", "saskiaren ipurdia".
Eta hori bezalaxe, nork ez du inoiz ikusi
"lepo estuko botilarik"?