"Eman, neska!"
 

 

Nor ez da saiatu izan inoiz edo behin kirolari bati animoak ematen edo jokalari bat adoretzen. Edozein partida edo dena delako probatan, beti egon ohi gara norbaiten alde eta harixe laguntzeko prest. Baina, nola agertu gure gogo hori? Horratx gaurko ariketa.

Ez, noski, "eman kaña" esanez. Hor konpon "dale caña"-ren aldekoak.

Baditugulako gertuagoko esamoldeak, ezta?

Eta ez bat eta bi bakarrik! Jokoa edo proba irabazte aldera, norbait kuraiatsu saiatu dadin nahi dugunerako esaldi aproposak dira "aupa!", "heldu!", "eutsi gogor!", "ez etsi!" eta, emakumezkoa bada, gaurko ariketaren izenburuko esaera: "eman, neska!".

 

 

"Aupa!", "heldu!", "eutsi gogor!", "ez etsi!", "eman, neska!"

 

"Eman kaña!", "dale caña!"