Alfer-kontuekin gatoz gaur. Inguruko beste hainbat herrik bezalaxe,
euskaldunek ere makina bat hitz egin dute alferren gainean.
Bai, dudarik gabe. Baina kontua da hitz alfer franko ere egingo zutela,
seguru asko.
Edozein modutan, altxor handia duela euskarak alferkeriaren gaineko
esaera zahar eta esamoldetan!
Halaxe da. Eta hainbat atsotitz edo esaera zaharren artean, bego hiru
gauza alferrikakoren aipu ezagun hau, ezertarako balio ez omen duten
hiru gauza izendatzeko: "alferraren indarra, urrutiko egur iharra
eta pobrearen arrazoia".