Zailtasun handirik gabe ulertuko zen, noski, aurreko batean "mandoa
saldu, eta astoa erosi" esaera, hain zuzen ere.
Bada, horixe, "ir
de Guatemala a Guatepeor" esateko. Baina,
badira, badira beste esamolde batzuk ere horixe bera adierazteko, hau
da, egoera bat txarra bazen, horren ondorengoa txarragoa dela jakinarazteko.
Eta, hain zuzen ere, horietako bat gaurko esamolde hau: "uretatik
sutara".
Horixe bera. Norbaiti egungo egoera aurrekoa baino eskasagoa suertatu
zaiola esan nahi badiogu, hala esan diezaiokegu: "uretatik
sutara salto egin duzu".