Ospelak aipatu behar ditugu gaur, gaztelaniazko esamolde baten euskarazko
ordaina emateko. Baina, lehen-lehenik, kalterik ez ospelak zer diren,
edo, agian, zer ziren gogoratuko bagenu.
Ospela edo azkordina! Edozein modutan, nagusiki, hotza probatu duenak
jakin dezakeen gauza.... Hotzak eraginda eskuetan, oinetan eta belarrietan
atera ohi den handitu mingarri ezaguna baita ospela.
Beraz, hori argitu eta gero, zer dela eta gaur ospel-kontuak?
Bada, gaztelaniazko esamolde baten harian, esan bezala. Hain zuzen ere,
"poner el dedo en la llaga" esateko.
Adibidez, "te
he puesto el dedo en la llaga" esateko,
beraz?
Halaxe da. Hori berori euskaraz esan nahi izanez gero, "hortxe,
ospel-zain gainean hatza" esan dezakegu,
edo "horratx, nik ospela
daukazun zaina zapaldu".