"Saltseroa"
 

 

Ez al dizute inoiz esan, entzule, "saltsero halakoa, saltsero galanta zu!"?

Bai, baina ez preseski sukaldari ona izateagatik, baizik eta saltsa eta nahasmenduren batean sartuta ikusi nautelako, beharbada.

Alegia, "perejil de todas las salsas" zarela uste eta?

Horixe bera. Baina aipatu duzun esamolde hori euskaraz eman nahi izanez gero, badaukagu non aukeratu, adibidez: "saltsa guztien lapiko izan", "eltze guztietako zalea", edo "lapiko guztietako burruntzalia".

 

 

"Saltsa guztien lapiko izan", "eltze guztietako zalea", "lapiko guztietako burruntzalia"

 

"Perejil de todas las salsas"