"Amuari heldu"
 

 

Mutil koskorrak kaian: "amuan pikatu du"; edo hori baino seguruago: "ez dute pikatzen". Ea nola edo nondik heltzen diogun gaurko gure "amuari"!

Horretantxe lanak! Edonork pentsa dezakeen bezala, euskaraz ez da zuzena "amuan pikatu du" esatea. Horren aldean askoz ere egokiagoa da "amuari heldu dio" edo "arraina amuan lotu da" esatea.

Eta beste horrenbeste esango al genuke "amuan erori" esapideari buruz?

Bada, bai! "Amuan erori da" esatea baino askoz ere esapide txukunagoa da euskaraz "amua irentsi du" esatea.

Beraz, ariketara etorrita, "legatzak amuan pikatu du" esan ordez?

"Legatzak amuari heldu dio" edo "legatza amuan lotu da".

Beraz —txantxetan esango dizut—, ariketa honekin uste al duzu "amuan erori" garela?

"Amuan erori" ez, "amua irentsi" egin dugula pentsatu nahi dut.

 

 

"Amuari heldu dio", "amuan lotu da", "amua irentsi du"

 

"Amuan pikatu du", "amuan erori da"