"Gaur-gaurkoz"
 

 

Azter dezagun gaur egitura xume bat, gaztelaniaren kalko txar batean erreparatuz. "Gaur pentsatzen dudan bezala... ez dakit zer", entzuten dugu sarritan, "ez nintzateke ezkonduko", adibidez. Zer esan egitura honi buruz?

Adibideak berak erakusten du gaztelaniaren kalko bat egiten ari garela; gaztelaniazko "tal como pienso hoy" itzuli nahirik, alegia. Ondorioz, askotan esaten duguna, hobe genukeela euskarak bereagoak dituen baliabideak erabiltzea; kasu honetan, "gaur pentsatzen dudana pentsatuta", edo "gaur-gaurkoz".

Alegia, euskaraz gaztelaniazko "tal como veo las cosas no me atrevería a pedir un crédito" esan behar bagenu?

"Gaur-gaurkoz ez nintzateke mailegu bat eskatzera ausartuko", edo "egungoa ikusita, ez nintzateke ausartuko".

 

 

"Gaur-gaurkoz…", "gaur pentsatzen dudana pentsatuta…"

 

"Gaur pentsatzen dudan bezala…"