"Haritz eroriari orok egur!"
 

 

Esaera zahar edo esaldi jatorrei buruz gaurko ariketa. Belarriak halaxe aginduta, askotan tartekatzen ditugu euskaraz gaztelaniaz ezagunagoak ditugun esaldiak. Eta horietako bat goian aipatu dugun horixe: "haritz eroriari orok egur!".

Halaxe da. Ari gara hizketan euskaraz, eta, bat-batean, gure esanahiaren harira ondo datorren erdal esaldi bat bururatu, eta berehala irteten zaigu formula ezagun hori: "erdaraz esaten den bezala"...ez dakit zer! Alegia, gaurko adibidera etorriz: "erdaraz esaten den bezala, "del árbol caído tod@s hacen leña". Jakina, hori bera euskaraz esaten jakingo bagenu...

Bada, orduan, erdal esaldietara jo beharrik ez. Hauxe, beraz, gure gaurko oharra, baina argi dezagun gaurko esaldia adibidetzat hartuta. Nola esango genuke euskaraz "del árbol caído tod@s hacen leña"?

Bada, "haritz eroriari orok egur", edo, baita ere, "lurrean dagoen arbolatik denek egiten dute egurra".

 

 

"Haritz eroriari orok egur", "lurrean dagoen arbolatik denek egiten dute egurra"

 

"Del árbol caído tod@s hacen leña"