"Iltzez eta giltzez itxi!"

 

 

Denok ezagutzen ditugu, makulu baten antzera, hizketaldi bat biribiltzeko, edo esan nahi dugun zerbait hobeto komunikatzeko, hau da, azken batean, solaskidearen arreta pizteko erabiltzen diren esapide eta esaerak. Har dezagun gaur horietako bat: gaztelaniazko "cerrar a cal y canto".

Halaxe da; berez "cerrar" esatea aski litzatekeena, "cerrar a cal y canto" esan ohi da, nolabaiteko enfasia jarriz. Horren euskarazko ordaina? Bada, "iltzez eta giltzez" izan daiteke: "iltzez eta giltzez itxi", edo, oso-osorik emanez gero, "iltzez josi eta giltza emanez itxi atea" esango genuke.

Hortaz, nola esan "la puerta estaba cerrada a cal y canto"?

Bada, adibidez: "iltzez eta giltzez itxita zegoen atea".

 

 

"Iltzez eta giltzez itxi"

 

"Cerrar a cal y canto"