"Antzara-jokoa"
 

 

Ez, noski, Sara, Zuraide edo Lekeitiokoa, kasu, baizik eta denok umetan, mahai baten inguruan, jokatu izan dugun haur-jolasa aipa dezakegu gaur. "A la oca" deritzana, alegia.

Baina, euskaraz ezingo duguna horrela esan! Euskaraz ezin dugu "a la oca" jokatu, baizik eta "antzara-jokoan" aritu.

Hori argitu eta gero, oso esaldi ezagunak ditu joko honek gaztelaniaz. Nola esan dezakegu, adibidez, "de oca a oca y tiro porque me toca"?

Bada, errima eta guzti esaten saiatu behar badugu, hona hemen bizpahiru modu:

  • "Antzara bat eta antzara bi, berriz ere niri!" izan daiteke modu bat.
  • Edo "antzara batetik bestera, ni, badaezpada ere, aurrera!"
  • Eta hirugarren modu bat: "antzaratik antzarara, zu geldi egongo zara!"

Bada beste esaldi ezagun bat ere: "de puente a puente y sigo porque me lleva la corriente!".

Oraingoan ere bizpahiru aukera:

  • "Zubiri-zubiri, berriz ere niri!"
  • "Zubirik zubi noa, eta urak arin naroa!"
  • Edo "zubitik zubira, zu, zaude oraindik begira!"

 

 

" Antzara batetik bestera, ni, badaezpada ere, aurrera!". "Zubiri-zubiri, berriz ere niri!"

 

"De oca a oca y tiro porque me toca". "De puente a puente y sigo porque me lleva la corriente"