Komunikazio-gizartera begira jarrita, hitz bat gaurko ariketa-gai: ordenagailua.
Hain zuzen ere, eta ez "ordenadorea".
Euskaltzaindiak hiztegi batuan "ordenagailu"
hitza eman du, eta baita "konputagailu"
hitza ere.
Beraz, "ordenagailu" eta ez "ordenadore". Alabaina, gaztelaniazko "portátil"
hitzarekin sortzen zaigu arazoa. "Ordenagailu portatila" esan behar
al dugu?
Ez; horretarako beste bi hitzez balia gintezke, besteak beste: "ordenagailu
eramangarria", edo "eskuko
ordenagailua". Kontu egin "portátil"
gaztelaniazko hitza dela guztiz eta euskarazko ordaina eraman aditzaren
bitartez sortuko dugula. Beraz, "eramangarri" esan beharko, "eskuko"
ez badugu esan nahi: "eskuko ordenagailua".
Hortaz, "ordenagailu
edo konputagailu portatila", behintzat,
ez. Gauza bera gertatuko da, orduan, "lanpa edo lanpararekin" ere?
Bada, bai. "lanpa
eramangarria" esan beharko da, "tresneria
eramangarria" edo "eskuko
tresneria" bezalaxe.