"Mantenu osoa" eta "erdia"
 

 

Demagun heldu den udako oporretan hotel batera joan nahi dugula. Bidai agentzia batera jo, eta hor hasi gara hoteleko egunak, bideko joan-etorriak eta beste zehazten. Baina, bat-batean, ez dugula asmatuko erdaraz oso arruntak diren esaldi batzuk euskaraz esaten!

Apustu eginda "pensión completa" edota "media pensión", adibidez!

Hain juxtu ere. Edo "alojamiento y desayuno". Nola esan esaldi horiek guztiak euskaraz? Hasi gaitezen lehenengotik: "pensión completa".

Bada, "mantenu osoa". Adibidez: "mantenu osoko ostatua hartuko dugu hiru izarreko hotel batean".

Eta "media pensión"?

Aurrekoa osoa bazen, hau erdia: "mantenu erdia". Adibidez: "mantenu erdiko ostatua hartuko dugu".

Eta azkenik, nola esan "alojamiento y desayuno"?

"Ohea eta gosaria". Adibidez: "hiru izarreko hotelean ohea eta gosaria besterik ez dugu hartuko".

 

 

"Mantenu osoa", "mantenu erdia", "ohea eta gosaria"

 

"Pensión completa", "media pensión", "alojamiento y desayuno"