"Zaharren etxea"
 

 

Itzulpen-arazo txiki bat azaldu behar dugu gaur, gaztelaniazko "centro" hitzak sortzen diguna, hain zuzen ere. Nola itzuli, edo nola adierazi euskaraz "centro de la tercera edad" ,edo "residencia de ancianos"? Adibide txiki bat besterik ez da.

Adibide txiki bat, baina, aldi berean, esan bezala, itzulpen-arazo polit bat. Izan ere, "zaharren zentroa", "zaharren etxea", edo "zaharren egoitza" ere esaten baitugu.

Dena dela, hitzez hitzeko itzulpena eginez gero, "zaharren zentroa" esango genuke.

Hortxe dago koxka, hain zuzen ere. Nahiz eta hitzez hitz "zaharren zentroa" esan... esan dezakegun, egokiago iruditzen zaigu "zaharren egoitza", eta, batik bat, are eta ohikoagoa den "zaharren etxea" esatea; izan ere, "residencia" itzultzeko, ez dugu zertan erabili beti "egoitza" hitza, besterik gabe.

Beraz, "residencia de ancianos" esateko, bi modu: "zaharren etxea" edo "zaharren egoitza". Baina, hori esanda, "centro" hitzarekin kontuz ibili behar dela ohartzeko beste pare bat adibide. Nola esan euskaraz "centro de salud"?

"Osasun-etxea" esan dezakegu lasai asko.

Eta "vamos al centro de la ciudad"?

Kasu honetan, "erdialde" hitza erabiliko dugu: "hiriaren erdialdera goaz".

 

 

"Zaharren etxea", "zaharren egoitza"

 

"Zaharren zentroa"