"Mozkorra harrapatzen da...."

 

 

Kantari joan daiteke gaurko ariketa Pello Bixenteren aitzakian. Nik uste denok jakingo dugula haren...eta hari gertatu zitzaionaren berri.

Kanta jakinez gero, bai, noski. Edan bazuen edan, mozkorra harrapatu zuela.

Beraz, mozkorra. Baina, gaztelaniak bezalaxe (cogorza, borrachera, etab.), izango ditu, bada, euskarak ere mozkorra izendatzeko esapide bat baino gehiago.

Izango ez ditu bada! Zepelin jaunarengandik hasita. XIX. mende bukaerako hegazkinzale bat berau, Von Zeppelin kondea, eta hark asmatutako aireontzia gogoan, hor geratu zaigu herri-hizkeran "zepelina" norbaiten mozkorra edo mozkorraldia aipatzeko. Alegia, "a zer nolako zepelina harrapatu duen horrek!".

Eta "zepelina" bezalaxe, "aitzurra" eta "legatza" ere, ezta? "Aitzur ederra harrapatu du", edo "a zer nolako legatza eraman duen etxera!".

Halaxe da, eta, horiek bezalaxe, baita ere, "egundoko zikina ekarri du", edo "a zer perretxikoa harrapatu zenuen bart!".

 

 

"Zepelina, edo aitzurra, edo perretxikoa… harrapatu"

 

"Borratxera harrapatu"