Txirritak
adina latin jakinagatik, badakigu latineko hitz beretik datozela "bapo"
eta "guapo". Izan ere, kupel beretik edaten dute bapo egiten dutenek
eta "los que se ponen guapos". Baina gatozen gaurko ariketara. Zer erantzun
eman "nola" galderari?
"Nola" galderari "bapo" erantzuten diogu, askotan. "Bapo", edota "majo"
ere esaten dugu lagunartean. Hainbat egoeratan, adibidez: "bapo jan
eta edanda ibiliak gara joan den asteburuan!", edo "majo lo egin du
gure haurrak, oherakoan esnetik bapo egin eta gero!".
Beraz, "bapo",
"majo"...
Nork esan du sarritan euskarak ez duela gaztelaniak duen freskurarik?
Bada, askotan geurean garela gu hankamotzak ohartzeko, egin dezagun
oker-zuzenketa hau. Nola esan gaztelaniazko "nos hemos puesto guapos
de cordero"?
"Arkumez
bapo geratu gara!", edo "arkumea
janda bapo!", edo, baita ere, "lepo!",
"arkumez lepo eginda!".
Hortaz, horixe modu egoki bat "jatetxean
a tope jarri gara" esateko...
Hain zuzen ere. "A tope" jarri garela esatea baino askoz ere egokiagoa
da "jatetxetik
bapo janda irten ginen" esatea.