Ohar bat besterik ez gure gaurko ariketa. Askotan, inongo beharrik gabe
eta gehiegitan erabiltzen dugu ahalera. Kontu egin, adibidez, euskaraz
zer edo zer ikusten bada, ikusi egiten dela. Esaterako, "halako
tokitatik gure etxea ikus daiteke" esaten
dugu sarritan, baina hori baino zuzenagoa da "halako
tokitatik gure etxea ikusten da" esatea.
Halaxe da. Izan ere, ahalerazko adizkiek ("dezake", "dezakete", "daiteke",
"daitezke"...) ahalmena adierazten dute, hau da, zerbait egiteko ahala
edo gaitasuna. Beraz, kontu egin zalantza edo hipotesia azaltzeko beste
baliabide batzuk ditugula euskaraz: "baliteke", "litekeena da", "antza
denez", "dirudienez", etab.
Beraz, hori esanik, hona hemen ariketatxo bat, oker-zuzenketarako. "Opor-egunak
kendu dizkietenez, langileak haserretu egin daitezke"
esan beharrean?
"Opor-egunak
kendu dizkietenez, baliteke langileak haserretzea",
edo "
litekeena
da langileak haserretzea".
Edota, baita ere, esan dezakeguna da
"antza
denez langileak haserre dabiltza, opor-egunak kendu dizkiete eta".