Reala eta osasuna "ados gelditu" zirela genioen atzo, "2na ados" edo
"2ra berdinduta", alegia.
Gaur, ordea, hitzaren beste adiera horretan,
hau da, iritzi-kontuetara etorrita, "ados" hitzaren erabilpen txar bat
aztertuko dugu.
Bada, tamalez halaxe dela esan behar, gehiegitan baliatzen baitugu "adostu"
gaztelaniaren moduan, hau da, "adostasunera
heldu" esanez, "llegar a un acuerdo"
esan nahi dugunean.
Beraz, gaztelaniazko moldetik ihesi, egin dezagun ariketa bat. Zer esango
genuke "ikasleak
eta irakasleak adostasunera heldu dira" esan
ordez?
"Ikasleak
eta irakasleak ados jarri dira".
Eta nola esan egokiago "gurasoak
eta seme-alabak adostasunera iritsi dira"?
"Gurasoak
eta seme-alabak ados jarri dira". Beraz,
"ados jarri", "bat etorri", "bat jarri", "elkar hartu"... bada aukera
franko.
Baina, azken galdera, ondo esana al dago "adostu
dute"? "Alderdiek
agiria adostu dute!"?
Egia esan, hain ondo ere ez. Askoz ere egokiago litzateke esatea "alderdiek
agiria hitzartu dute", edo "alderdiak
ados dira agiria sinatzeko".