Ea denok ados jartzen garen, segur aski gauza berri samar bat entzunda!
Garbi dago bi lagun iritzi bereko direnean erabili ohi dugula "ados"
hitza. Adibidez, "ados jarri dira". Baina esaldi honek berak balio digu,
kirol-kontuetara etorrita, gaztelaniazko "enpate" eta "enpatatu" hitzak
baztertzeko.
Halaxe da. Iparraldean oso esapide arrunta da "pilotariak
ados gelditu dira", edo "pilotariek
ados egin dute"; hain zuzen ere, "gorriak
eta urdinak berdinduta" dabiltzala esateko.
Beraz, partida batean pilotariak 20na badoaz...?
"20na
ados dira" edo "20na
berdinduta daude" esango digute Iparraldeko
pilotazaleek, edo "berdinduta
daude 20ra", "ados
dira 20ra"...
Eta zer esan nahiko luke honek? Realak
eta Osasunak ez dutela inoiz enpatatuko?
Horixe bera. Ez "enpate" eta ez "enpatatu". Realak eta osasunak elkarren
aurka jokatu eta partida bina amaitu badute, bi eta bi, alegia, orduan
lasai asko esan dezakegu "Reala
eta osasuna 2ra adostu dira", edo "Reala
eta osasuna 2ra berdinduta geratu dira".