"Ametzak" eta "ametsak"
 

 

Hona hemen -tz eta -ts hizkiak ondo bereizteko ariketa bat. Zer da "ametza" eta zer da "ametsa"?

Bata zuhaitza eta bestea nolabaiteko irudipen bat. Lehenengoari dagokionez, "ametza" haritzaren antzeko zuhaitz bat dugu; latinez "quercus pyrenaica" deritzana, eta gaztelaniaz "rebollo" edo "quejigo".

Eta "ametsa"?

"Ametsa", berriz, lotan-edo, nahiz eta esna ere bai batzuetan, baina, batez ere, lo gaudenean sortzen zaigun nolabaiteko irudi edo irudipen hori.

Beraz, zuhaitz batzuk ametz, eta gutako batzuk amets!