Horratx, gaztelaniazko esaldi baten ordainetan, esaera polit bat: "ez
gehiegi hitz egin!".
Halaxe da, "el
que tiene boca se equivoca" esateko,
beharbada. Baina, hori bezain dotore, eta errima eta guzti gainera,
honela esan dezakegu euskaraz: "ez
gehiegi hitz egin, nahi ez bada huts egin".
Beraz, azken batean, kontuz edota inor mindu gabe hitz egin behar dela
gogoratzeko aholku egokia, ezta?
Bai, halaxe da. Eta gogoan hartu: "ez gehiegi hitz egin, nahi ez bada
huts egin!".