Zeinen jatorrak diren horrelako esaldiak: "tokitan dago!".
Halaxe da, bai. Norbait edo zerbait urruti dagoela adierazteko horrelakoxe
enfasi-esaldiak, mugatzailerik gabe eta leku-atzizkiren batekin erabili
ohi ditugu euskaraz: "tokitan dago!". Adibidez, Ameriketara joan
zen gure lagun hura, edota, Larraitzetik ikusita, Txindoki punta.
Eta, hori bezalaxe, "tokitara joan da!" esaldia...
Jakina, norbait oso urrutira joan dela adierazteko, "tokitara joan da!".
Eta kontu egin aukera bera eskaintzen digula leku hitzak ere: "lekutara
joan da!", edo "lekutara eraman dute!", oso urrun eraman dutela esateko.