Legeak beti bere indarra... Baina nola esan behar da: "legea indarrean
sartzen denetik aurrera" ala "legea indarrean jartzen denetik aurrera"?
Alegia, "indarrean sartu" ala "indarrean
jarri"?
Euskaraz lege bat, debeku bat edo agindu bat "indarrean jarri" egiten
dira, nahiz eta gaztelaniaz "entrar en vigor" esan. Euskaraz ez da gauza
bera "indarrean jarri" eta "indarrean edo indarrez sartu", hau da, indar
eginez edo behartuta.
Hortaz, nola esan euskaraz "la ley ha entrado en vigor"?
Bada, "legea indarrean jarri dute".
"Legea indarrean jarri
dute", eta ez "legea
indarrean sartu da".