Gauza jakina da behin ikasitakoa ez dela beti behar bezala gogoan jasotzen,
eta, beraz, bigarren aldiz aipatzeak kalterik ez!
Lehen ere aipatu izan dugun kontu bat
dakarkizuegu gaur: kirol-emaitzetako zenbakiei dagokiena, hain zuzen
ere. Zer egin zuen atzo Realak edo Athletic-ek? Hiru-bat irabazi?
Beharbada, irabazi bai, baina ez, horratik, "hiru-bat",
baizik eta "hiru eta
bat!". Guztiz garrantzizkoa da erdiko
"eta" hori, euskaraz ari garenean.
Beraz, ezta ere, ezin esan "bat-bi
doaz", edo "22-14
bukatu da partida"?
Halaxe da. Ondo esan nahi izanez gero, "bat
eta bi doaz" esan behar da, edo "22
eta 14 bukatu da partida".