Zer egingo da bada!, erantsi dezakegu atzetik. Baina besterik da gaurko
ariketa: "katua hil zaigu" ala "katua hil egin zaigu" esan behar da?
Bada, segun eta zer nahi dugun azpimarratu. Hiztunaren helburua "katua"
hil zaiela esatea bada, eta ez txakurra, orduan, "katua hil zaigu" esango
dugu. Alegia, "katua hil zaigu, ez txakurra". Baina, helburua "hil"
egin dela adieraztea bada, hil egin egin dela, alegia, eta ez galdu,
orduan, aditz-partizipioaren eta laguntzailearen artean "egin" sartuko
dugu: "katua hil egin zaigu, ez galdu", alegia.
Hortaz, garbi dago, aditz konposatua
denean eta, beraz, aditza azpimarratu nahi denean, orduan, "egin" aditza
tartekatuko dugu. Ikus dezagun ariketa baten bidez: "zer moduz katua?".
Galderari nola erantzun: "gaizki,
hil da" ala "gaizki,
hil egin da"?
Zalantzarik gabe, "gaizki,
hil egin da", ez baitago bizirik.
Eta "non dago ama?" galderari erantzuterakoan, zer esan: "joan
da" ala "joan
egin da"?
"Joan
egin da", jakina; hain zuzen ere, horixe
baita azpimarratu nahi duguna, "joan" egin dela, eta ez "etorri".