"Laranja-ura"
 

 

Denok dakigunez, jatorri askotakoa izan daiteke ura. Iturrikoa izan daiteke, erreka edo itsasokoa ere bai, edota botilakoa, besteak beste. Baina, jakina, fruitu, barazki edo belarrek ere izan ohi dute beren... beren zer?

Beren ura, jakina, edo beren "zukua", baina inola ere ez beren "zumoa". Hortik datoz "laranja-ura", "limoi-ura", "belar-ura", etab.

Beraz, esan beharrik ez gosaltzerakoan zer hartu ohi dugun. Hala ere, ariketa baten bidez oker-zuzenketa. "Gaur laranja-zumoa hartu dut gosaltzeko" esan ordez?

"Gaur laranja-ura edo laranja-zukua hartu dut gosaltzeko".

"Limoi-zumoa oso garratza da".

Ez, "limoi-ura edo limoi-zukua oso garratza da".

Eta, azkenik, "belar-infusioak gustu onekoak izaten dira" esan beharrean?

"Belar-urak gustu onekoak izaten dira".

 

 

"Gaur laranja-ura edo laranja-zukua hartu dut gosaltzeko"

 

"Gaur laranja-zumoa hartu dut gosaltzeko"