"Asanblea"
 

 

Batzar, batzarre, biltzar, biltzarre, bilera... Zenbat hitz jator ez ote ditu euskarak gaztelaniazko "asamblea" adierazteko? Beraz, zer dela eta "asanblada"?

Halaxe da. Gaztelaniazko "asamblea" oraintsu arte ez dugu inoiz "asanblada" esan, eta aurrerantzean ere ez dago esan beharrik. Eta erabiltzekotan ere, soil-soilik Frantziako legebiltzarra izendatzeko erabil dezakegu "asanblea" edo "asanblada".

Beraz, "asanblean arrazakeriaren aurkako ekintzak eztabaidatuko ditugu" esan ordez?

"Biltzarrean arrazakeriaren aurkako ekintzak eztabaidatuko ditugu".

"Langileek asanblea egingo dute" esan beharrean?

"Langileek batzarra egingo dute".

Eta "Aurrezki Kutxak urteko asanblada egingo du datorren hilean" esan ordez?

"Aurrezki Kutxak urteko biltzarra egingo du datorren hilean".

 

 

"Langileek batzarra egingo dute"

 

"Langileek asanblea egingo dute"