"Nirea nire eta zurea gure!"
 

 

Erraz irudika dezakegun eszena: Sara, Iñigo eta Martxel bizikleta batekin plazan jolasean. Martxelena bizikleta, eta beste biek buelta bat emateko eskatzen dioten bakoitzean, Martxelek beti erantzun bera edo bertsua: "ez, berria da, eta zuk puskatu egingo duzu".

Seguru aski, ez hala uste, baina hala esatea komeni gure Martxeli. Baina, zer gertatzen da hurrengo batean Martxel beste norbaiten bizikletarekin baldin badabil? Zer esan beharko liokete orduan Sarak eta Iñigok?

Bizikleta hautsi beldurrik ez al duen, ezta? Horixe litzateke logikoena.

Horixe bera. Baina, horrez gain, Martxelen portaerak lege bati jarraitzen diola esan dezakegu, hain zuzen ere, "nirea nire eta zurea gure" delako legeari. Beraz, Martxeli esan beharrekoa, eta oraingoan salaketa moduan, horixe genuke: "zer, Martxel, nirea nire, eta zurea gure"?